Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pobretu, pobre(tu), pobretzen 1 da/du ad pobre bihurtu. ik txirotu.

Berehala pobretu zen familia aberats batekoa zelako.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 48. orr.

Dirudunak daude, jakina, baina gutxi, eta gainontzeko guztiak, langileak bezala burgesak ere, pobreturik irten dira gerratik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 13. orr.

Trukeen hazkundearen moteltzeak pertsona batzuen aberasteak beste batzuen pobretzea dakarrelako ustea sendotu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.

Atzerri zorra esaten zaio, emandako maileguen ordainetan, garapen bidean diren herrialdeek, alegia, pobretutako herrialdeek, herrialde aberatsei edo garatuei eta munduko bankuei zor dioten diruari.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 300. orr.

· Amerikako eremuetan ingelesen kontra eraman gerlak, erresumako kutxak oro pobretu zituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 42. orr.

2 irud/hed

Funtsezko osagarri kromatikorik gabeko musika zen hura, eta errotik pobretua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 33. orr.

Hola da gure mintzaira pobretzen bide haundiz eta azkenean galtzen, eskuetan ditugun hitzak erortzera utziz eta teknika berriek nonbaitik ekarri dituzten hitzak onartuz eta baliatuz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 74. orr.

Filosofiak fedea bere mendekotzat hartu nahiko balu, edo ordezkatu, erlijio hori eta berari dagokion fedea pobretu eta endekatu egingo lirateke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 70. orr.

Afrikan, Saharaz hegoaldeko nekazaritza lurren %80 oso pobretuta daude.  Berria - Gaiak   2006-03-31

Baso tropikalak suntsitzeaz gain, lurrak pobretzea eta pestizidak gero eta gehiago erabiltzea eragiten du sojaren sukarrak.  Berria - Gaiak   2006-04-09

Herrialdeko kultur bizitza pobretu egiten da, eta informazio mota horrek pentsamendu irizpide nagusi bat ezartzen du.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 98. orr.

Batzuetan, baina, zenbait mito eta eredu kulturalek hainbat tabu zentzugabe sustatu dituzte, eta lagundu beharrean, mugatu eta pobretu egin gaituzte.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 170. orr.

Nola ari den pobretzen egungo gizona, hots, gauzen axalean eta beren buruaren axalean baitaude ainitzak.  Herria   2003-07-10

3 (era burutua izenondo gisa)

Suteen ondoko lur agortu eta pobretuan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 496. orr.

Ezinduak, eremu pobretuetan diren ikastetxeetakoak, ikasle etorkinak...  Berria - Euskal Herria   2004-03-25

NATOk Kosovon erabilitako uranio pobretuko munizioaren auziaz ari da esataria. munduko beste hamasei estatuk dute gutxienez uranio pobretua.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 89. orr.

Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunaren lege proposamena aurkeztu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-11-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

uranio pobretua (12)

uranio pobretuak (4)

uranio pobretuaren (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus