Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txipitu, txipi(tu), txipitzen 1 da/du ad txikitu. ik ttipitu.

Begiak txipituak zitzaizkion, sator bat iduri.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 284. orr.

Bi urte lehenago bezain segaila zegoen, eta ez zitzaion txipitua sudur-kako handia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 245. orr.

Bera publikoari hurbilena den egitura dela aho beteka kantatzen duen momentu berean, letrakari eta gixeteko langile kopurua txipitzen ari da Posta.  Herria   2004-04-01

CFDT-ek uste du lan postuak kenduko dituztela, publikoaren errezibitzeko orenak eta ere postatzeko ordutegia txipituko.  Herria   2003-03-20

2 (era burutua izenondo gisa)

Hatsa nondik hartu ezinik zeuden erresumaren indar txipituak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 208. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus