Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ttipitu (orobat tipitu g.er. eta ttipittu g.er.) da/du ad txikitu, txikiago bihurtu.

Begiak ttipitu nituen haren begitartea hobeki ikusi beharrez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 276. orr.

Ura ttipitzen ari zait, baina ordu bat barne, Hornillos del Caminon izanen naiz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 115. orr.

Geroago eta haboro ari ttipitzen herria.  Herria   2002-09-05

Egia dena haatik, Luzaideko oihanak ttipitzen hasi zirela, burdinaren urtzeko anitz egur behar baitzen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 69. orr.

Ondorioz, kanpoko aterbea eremuz ttipitua gelditu baita, bazterreko plazañoa estaliko dute.  Herria   2001-09-13

1802an apezpiku berria etorri zelarik apezen erdiak baino gehiago 60 urtez goitikakoak ziren eta apezen kopurua ttipituz joanen zen oraino zenbait urtez.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 13. orr.

Lan-gabezia, ttipitua zena, berriz emendatu da.  Herria   2003-02-13

Estaduaren partea aintzina ttipitu da eta % 50-en azpirat jautsi.  Herria   2004-09-09

Egun ikusten ditugu elizetan fededunak bakantzen, apez gaiak izigarriki eskasten, bataioak ttipitzen.  Herria   2003-01-21

Saltzeak ttipitu dira ehuneko bostez ezbaian.  Herria   2003-01-09

Bere irabaziak serioski ttipitzen ikusi baitzituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 120. orr.

Ainitzek diote astakeria dela zergen ttipitzea, hobe ginukeela defizita ttipitzea, zor gehiegi ez uzteko heldu diren balaunaldiei.  Herria   2003-09-11

Etxe-lurren arrakasta ez da beraz ttipituko.  Herria   2005-12-29

Zenbait asteren buruan, nonbaiteko bitxikeria, senditu nuen ene pena ez zihoala ttipituz baina ba handituz.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 159. orr.

Kartzelan, diferentzia politikoak asko ttipitzen dira.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 163. orr.

Hori da jende baten ttipitzea, mespretxatzea eta, nahiz kriminal bat den Saddam Hussein, ez dut uste beren burua haunditzen duten kasetariek hola jokatuz.  Herria   2005-05-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azkarki ttipitu (6)

ttipituz doa (4); ttipituz joan (6); ttipituz joan da (4); ttipituz joanen (5); ttipituz zoala (3)

azkarki ttipitzen ari (3); ttipitzen ari (17); ttipitzen hasi (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus