Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txingor 1 iz hotzaren ondorioz ale izoztuetan erortzen den euria. ik kazkabar; babazuza; harri 8.

Alargunaren semea txingorrari begira dago, leihotik.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 16. orr.

Horixe da unibertsoan gauza kaltegarriak eragiten dituena, hala nola uholdeak, euri-jasak, elurra, txingorra, haizeteak, ostotsa, tximista, airea usteltzea, edo hondamen beldurgarriak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 195. orr.

Lau zentimetroko diametroko txingorrak jota, bi emakumek larrialdi zerbitzuetara joan behar izan zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-07-08

Arriskuak desagertu ziren, eta ez otsoek, ez txingorrak, ez zieten aurrerantzean kalterik egin.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 136. orr.

Txingorrik ez du bota.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 154. orr.

Txingorra leihoko kristaletan kax-kax ari delarik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 109. orr.

Egin duzuen guztia desegin dizuet gorrin, herdoil eta txingorraz.  Elizen arteko biblia   Ag 2,17

Bere ahots bortitza entzunaraziko du Jaunak eta bere indar eraginkorra erakutsiko, haserre gorri eta sugar kiskalgarriz, ekaitz, euri-jasa eta txingor artean.  Elizen arteko biblia   Is 30,30

Txingor biguna ere deitzen zaio, ez baita benetako txingorra, elurrezkoa baino.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 257. orr.

-1602an, Bartzelonan eta Manresan, egundoko uholdea gertatu zen, euri eta ekaitz, harri eta txingor, galera handiak eta kostu ikusgarriak utzi zituena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 269. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zeren deus gutxi da txingor-ale bat, baina mila txingor-alek ubelunez bete dezakete edonoren burua.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 66. orr.

[Maju] Mariren lurrazpiko aixkirea omen zen, eta harekin katigatzen zen bakoitzean txingor-eraso bat botatzen omen zuen ikaragarria.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 62. orr.

Hodeien gorputza ez daiteke harri eta zurena bezain trinkoa izan, ez lainoak eta ke hegakorrak bezain xumea; edo, pisuaren astunez, harriak bezala erori beharko bailukete, edo, keak bezala, ezingo bailukete tinko iraun, ez elur izoztuei eta txingor ekaitzei eutsi.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 401. orr.

Biolontxeloa, monodia baten erritmo nekatua etenka markatzen, leihoen kontrako txingor-burrunbaren gaindi.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 41. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus