Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txindurri (54 agerraldi, 18 liburu eta 4 artikulu; orobat txingurri 6 agerraldi, 3 liburu eta 2 artikulu) 1 iz intsektu himenoptero txikia, arrez, emeez eta langileez osaturiko talde handiak eratuz txindurritegian bizi dena (Formicidae familia). ik inurri; xinaurri.

Gelan jatekorik baldin baduzu, ogi papurrak edo, berehala ondoratuko zaizkizu txindurriak eta mamorro ugari.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 32. orr.

Txindurri beltzak ez ezik, zuriak ere ugari dira Indian.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 178. orr.

Txindurri gorri handi batzuek.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 56. orr.

Hozka egiten duten hegadun txindurriak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 147. orr.

Txindurrien bizieraz eta ohituraz jardun zidan gero, luze eta temati.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 158. orr.

Txindurriak urrearen prezioan saltzen dira jatetxe txinatarretan.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 56. orr.

Maiatzean txindurria ere esnedun izaten da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 183. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ez dut ikusten nobela luze-errealista batek eskatzen duen txindurri-lan diziplinatuan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 81. orr.

Belar hostoak, arrabioak, armiarmak, okilak, kakalardoak, txindurri-erresuma bat.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 223. orr.

3 txindurritan adlag txindurrituta.

Negar batean purrustaka, alde batera eta bestera jiraka, etengabe bihurritzen zen izaren artean, gorputz guztia txindurritan balu bezala.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 79. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txindurritarako bidea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus