Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xinaurri (orobat txinaurri) 1 iz inurria.

Eta zenbat xinaurri bidean ibilki!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 59. orr.

Xinaurri kolorezkoak zelaietako berdean atzera eta aurrera, multzoka.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 78. orr.

Xinaurriek berek dute urre hori garbitzen zikinkeria guziak xehe-xeheki kenduz.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 79. orr.

Gizon apala eta umila, xinaurria bezain langilea!  Herria   2004-04-15

Kamiuntaraka bildu zituzten Estatuko soldadoak, xinaurri beltz kiskaliak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 210. orr.

Kurutzebide guzietan, funtzionario eta preso-langileak, auxi-ak, harat hunatka, xinaurri langileak iduri.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 104. orr.

Xinaurriak hanketan gora eta behera.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 72. orr.

Larrua ehun milioika xinaurri korrituko balitzaizkio bezala zen, eta xinaurriak letrak ziren.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 53. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Asiatik ontzi doietan heldu xinaurri-familiak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 41. orr.

Xinaurri lana eramanez eta epe luzerako estrategia bat abian jarriz, azkenean lortu zuen bere helburua.  Berria - Harian   2005-09-30

Bakantzen ari diren pinpirinen dantzak, erle-kofoin edo xinaurri meta baten egituraketak.  Herria   2005-09-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus