Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tximeleta (ximeleta g.er.) 1 iz lau hego aski handi, gehienetan kolore asko edo bizikoak, dituen intsektua (Lepidoptera). ik inguma; pinpilinpauxa; pinpirin.

Bi tximeleta hegan jolasean dabiltzanean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 395. orr.

Udako gauetan ehunka tximeleta ibiltzen dira bueltaka, elur malutekin antz handia dutenak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 183. orr.

Saramagori irakurtzen nioenez, tximeletarentzat ez dago gaurik, goizarekin jaiotzen baita eta gauarekin hiltzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 163. orr.

Tximeletaren hego-kolpeak ere aroa aldabidean ezar baitezake.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 184. orr.

Tximeleten usaimena harrigarria izaten da eta zentzumen nagusi bezala erabiltzen dute zenbait kasutan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 217. orr.

Su-lamara hurbiltzen den tximeleta bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 79. orr.

Nor dago prest desiraren sutan erretzeko, tximeleta bat garraren inguruan bueltaka erretzen den moduan?     «Kuskue tanden», 2004 - 194. orr.

Kandela handien argitasunak liluratu duen tximeleta bat balitz bezala.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 375. orr.

Landa-herrietan, emakumezkoa ez da tximeleta baino zoriontsuagoa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 103. orr.

Inork aditu al du, akaso, ze hots-mota egiten duen tximeletak hegalak astintzen dituenean?  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 94. orr.

Gutunazal zuri bat ikus nezakeen tximeleta bihurturik Londresko hiri osoaren gainetik hegan, azkenean tximinia batetik beherantz sartzen zen arte.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 237. orr.

Ez al dakizu tximeletak haizearen ezpainetatik ihesi joandako musuak besterik ez direla?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 35. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Sits edo tximeleta emeak feromona horien lurrinak airean jartzen dituen momentutik, inguruko ar guztiak aztoratzen ditu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 218. orr.

Armiarma goseek beste [sare] batzuk egiten zituzten, eta goizean tximeleta txikiak eta beste hainbat intsektu agertzen ziren haietan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 85. orr.

Kuskuan gordetako tximeleta ahularen egoskortasunarekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 14. orr.

Poesia tximeleta hori bat da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 54. orr.

Tximeleta urdin txiki bat zegoen han orratz batez zeharkatua.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 330. orr.

Betiko mimoa dakusa bertan, betiko bere numeroa egiten: pailazoz jantzita, aurpegia tximeleta gorri bat.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 156. orr.

Gauezko tximeletak -gehienetan sitsak dei daitezkeenak- direla usainaren bidez orientatzeko behar eta ahalmen gehiena daukatenak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 218. orr.

Neguko tximeletak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 42. orr.

Sigi-saga zebilkidan Sara, tximeleta urduri bat bezala.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 160. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Dantzaldiak zeuden gauero areto zuri eta urre-koloreetan, tximeleta-hegalen antzera dardaratzen ziren gas-lanparen gar dardartien argiaren pean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 65. orr.

Hurbildu zitzaidan eta sofaraino eraman ninduen tximeleta hegoen gisako musuekin.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 66. orr.

Emakume bat biluzik, tximeleta hegalak hedaturik, hegan balihoa bezala egunsenti berri baten bila.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 82. orr.

Dagoeneko, tximeleta efektua lortu du: Lacandonako oihanean piztutako berba gai da, une honetan, munduko beste edozein puntatan oihartzun egiteko.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 105. orr.

Bere intsektu eta tximeleta bilduma.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 181. orr.

Errosario aleak bezala, listariak hainbat objektu txiki zeuzkan tartekatuta, eta, batez ere, tximeleta formako figuratxoak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 57. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gau-tximeleta bat jirabiraka zebilen egongelako lanpararen inguruan.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 53. orr.

Zeta-tximeleta emeak oso urrutitik erakartzen ditu arrak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 145. orr.

Gogoko nuen haien izenei zerien doinua aditzea, amak hizpidera ekartzen zituenean: almirante gorri, pauma, aza-tximeleta, Adonis urdina.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 27. orr.

Hantxe zegoan emakume-tximeleta, dekorazio moduan erabilia portafolio batean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 84. orr.

5 irud/hed

Baina ezin sabeleko tximeletak baretu.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 85. orr.

Sabelean tximeletak eta golkoan kabitu ezinik bihotza.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 241. orr.

6 lepoko tximeleta tximeleta-begizta.

Egongelako ate aurretik igaro zenean, Harryk osaba Vernon eta Dudley ikusi zituen esmokinez eta lepoko tximeletaz dotore-dotore jantzita.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 16. orr.

7 lepo tximeleta tximeleta-begizta.

Topatua zuen lepo-tximeleta zeraman gizon noble bat.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 54. orr.

8 tximeleta-begizta begizta txiki eta zurrunaren forma duen gorbata.

Laranja-kolore biziko festa-kapela zeraman, tximeleta-begizta birakaria eta irribarre nabaria bere aurpegi zabal maltzurrean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 115. orr.

9 tximeleta-balbula karburagailuko balbula, gasen bolumena doitzen duena.

Automobil batean, adibidez, erregai-kontsumoari loturik dago beti energia-ekoizpena; tximeleta-balbula zapaldu, eta erregai gehiago erretzen da, eta bertantxe abiadura handitzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 201. orr.

10 tximeleta-lepo tximeleta-formako alkandora-lepoa.

Banketxean dirua daukan gizon baten aurpegia zen, arrakastaren ispilu ezin hobea, gorbata handi beltz batek estututako tximeleta-lepo baten gainean ezin ederkiago kokatua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.

Bi abokatu ari ziren eztabaidan, zein bere espaloitik, biek ere frak beltza eta tximeleta-lepo zurrunak jantzirik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 381. orr.

11 tximeleta-ttattarra tximeleta-begizta.

Beti gizontxo baten antzera jantzita joaten zen, jaka ongi estuak eta tximeleta-ttattarrak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 64. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus