Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pinpilinpauxa (orobat pinpilinpausa; Euskaltzaindiaren Hiztegian pinpilinpauxa agertzen da) 1 iz tximeleta.

Sarreran palmondoak eta pinpilinpausak dituzten landaretxe handiak daude.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 167. orr.

Haize farfaila xume goxo pinpilinpauxen hegada galarazi eta nahastera datorren lainezatu horri. Haien alboan Mantxuriako emakume eredu miragarriak zebiltzan, apain-apain orraztuak, lore artifizialak jarriaz, urrezko orratzekin josirik, eta pinpilinpauxak xamur tartekatuaz ile beltzen artean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 195. orr.

Batzuk eta besteak bisitatuz, pinpilinpauxa herratua zelaietako loreetan bezala ibili zen Lázló.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 22. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Betileekin pinpilinpauxa muxuak ematen dizkiot besapeak sortutako tolesturan, ordu laurden lehenago maitatzen utzi naizen fede berarekin.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 131. orr.

3 (beste izen baten eskuinean)

Panpinatxo pinpilinpauxa?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 204. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

okinaren emazte pinpilipauxa (3)

okinaren emazte pinpilipauxak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus