Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aretoan sartutakoan, Txitxikovek begiak txilotu behar izan zituen lipar batez, hain zen itsugarria hango argizarien, lanpen eta damen soinekoen distira. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 29. orr.
-Oker ez banago -begiak txilotu zituen-, Miren Arteagak txosten bat egin zuen Andoni Arrietaren kudeaketaren gainean. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 243. orr.
-Nik ez dut inoren ihes-tutua izan nahi -esan zuen barreka begiak txilotuz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 203. orr.
-Horrela, horrela, segi horrela! -xaxatu du lodikote biziotsuak, begi biak txilotuta, estasi gozoan. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 24. orr.
Errusiako gurdizainak beren sen onaz baliatzen dira ikusmenak ezertarako balio ez dienean; horregatik, askotan, begiak txiloturik heriosuharrean aurrera jo, eta beti iristen dira nonbaitera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 69. orr.
Oso hitz balakagarriak erabiliz mintzatu zen berari buruz, eta, begiak txiloturik, adiskidetasunaren gaineko gogoeta batzuk erantsi zituen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 284. orr.
Afixa sakelatik atera, kandelara hurbildu, eta irakurtzen hasi zen, eskuineko begia apur bat txiloturik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 26. orr.
Begiak txilotu, eta noizean behin kliskatu besterik ez zuen egin handik aurrera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 223. orr.