Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lantzean behin andreak begiak txitxildu eta ikastetxeko kontuak galdetzen zizkidan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 19. orr.
Emakumeak, erantzun aurretik, begiak txitxildu eta adi begiratu zion, errezeloz. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 103. orr.
Begiak txitxildu eta, idazkera kiribildu batez, honako eskaintza hau irakurri ahal izan nuen: "W.P. Weber standartenführerrari, Reicheko arimarik sentiberenetako bati, esker onez". Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 159. orr.
Begi lokabeak txitxildu ditu, eta hizkiak ihesi doazkio kaleko mukizuak legez. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 209. orr.
Begietara so egin zion, zorrotz, begiak txitxilduta. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 222. orr.
Itsasora begiratzen zuen, ile horia haize epelak zirimolatzen ziola, eta begiak txitxiturik begiratzen zuen urrunera. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 36. orr.
begiak txitxildu (6)