Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
txikitze 1 iz txiki edo txikiago bihurtzea. ik txikizio.
Tamainaren itxurazko txikitzea urruntasun gisa interpretatuko da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 42. orr.
2 puska txikietan zatitzea; suntsitzea, birrintzea, xehatzea.
Entzun du bat-batean makila-txikitze ederra sasi artean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 37. orr.
Gero, egur txikitzeak eragindako ezpalak jaso zituen bazter batean, eta erratza lakar bat pasatu zuen porlanezko zoruan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 102. orr.