Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txikizio 1 iz puska txikietan zatitzea; suntsitzea, birrintzea, xehatzea.

Hainbeste iraultza, gerra, txikizio eta restaurazio artean [...], gizarteak ja ez dio fidatu nahi bere zortea erlijioari edo tradizioari.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 38. orr.

Handia izan zen txikizioa, argirik gabe egon ginen bi egunez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 69. orr.

Minaren mundua, munduaren mina, bizialdi osoan gerra, txikizioa eta triskantza besterik ezagutu ez duenarena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 38. orr.

Haren beharrik ere ez txikizioa izugarria zela jakiteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 143. orr.

Txetxeniako txikizio eta genozidio justifikatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-09-08

Sistema demokratikoa ez da gai Amazoniako lur-jabe handien txikizioei aurre egiteko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 65. orr.

Makina bat baserri erre, makina bat txikizio erasan eta eragin izan ditu, miseria franko sortarazi ere bai ekaitzak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 297. orr.

Orain arte 189,4 milioi bideratu ditu Espainiako Kosta eta Ur Idazkaritzak Prestige-k eragindako txikizioa konpontzen saiatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

Beste malapartatu batzuk etorri dira atzetik zuek margotutako etxeetan txikizioak egitera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 96. orr.

Mexikoko Golkoan urakanek egindako txikizioak guztiz konpondu artean, findegiei ezinezkoa izango zaie eraginkortasun osoz lan egitea.  Berria - Ekonomia   2006-04-16

Txikizioak egin izana, lesioak eragin izana eta bortxa erabili izana egotzi zien.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 56. orr.

Inon ziren bandolerorik, traidorerik eta gaizkilerik lotsagabeenaz eta ausartenaz inguratuak bizi ziren haiek, bazterretan nahi zituzten txikizioak eta belzkeriak eginez.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 56. orr.

Alkohola sekulako txikizioak egiten ari da familietan».  Berria - Harian   2005-07-17

Ez zieten nonbait milizianoek moja zaharrei ezer txarrik egin; txikizioak bai ugari, baina mojei ezer ez.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 67. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Pagasarriko maldetan eman zidaten tiro batek laga ninduen horrela, egia esan tiroak berak baino txikizio handiagoa egin zigun batalloiko medikuak, izan ere harakin hark ez baitzeukan...  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 39. orr.

Adiskideek berriz goraserrean hartu naute, txikizio itzela egin dute miaketan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 69. orr.

Izurriteek, gatazka heretikoek, erromesaldiek berek, erremediorik gabe bidelapurreria ustel bihurtzen baitira, txikizio latzak eragin dituzte jendeen artean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 67. orr.

Totalitarismoak eta Holokaustoak ez dute aipurik txikiena merezi; nazismoak ekarri duen gerra eta Alemaniaren txikizio totala "katastrofe" natural bat da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 236. orr.

Gobernuari txikizio hiltzaileetara jotzea galarazten dion alderdia. Nik uste, pluralismoa ez dela ona, txikizio dogmatiko batek utzi duen hondar pila moral eta materiala baizik ez denean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 213. orr.

Konbentzioak, heziera ona, elkarrekin pasatutako urteak eta odola, batez ere odola... nola desegin hori guztia norberak bere barneko egituran sekulako txikizioa eragin gabe?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 84. orr.

Munduko armategi nuklearrak eragin lezakeen energia baino hamar aldiz handiagoa askatu zuen asteroideak, eta ikaragarrizko txikizioa eragin zuen planetan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 235. orr.

Ustezko txikizio hauen nondik norakorik, ez da gaur egun arte azaldu.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 87. orr.

Isileko traizioak, ageriko txikizioak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 36. orr.

Halako txikiziorik ez zen berriro izan berrogeita bost urtez, 1930etara arte.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Berriz ere, hiritarren kontra egiten du PPk, eta orain, gainera, gerra eta txikizio armak ekarriz.  Berria - Euskal Herria   2004-04-14

Gure baldintzak onartzen ez badituzte, Lurrean inoiz ikusi ez den txikizio eurite bat izango dute.  Berria - Mundua   2004-08-08

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

2 hildako, eta uzta txikizioa Zaragozako, Lleida eta Gironako, Tarragonako eta Nafarroako lurraldeotan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 319. orr.

Zaragozatik Tarragonaraino, Anpurda aldean eta Valladolid aldean ere, zubi-txikizio eta horrelakoak, edonon gertatu omen ziren...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 189. orr.

Jazarraldi eroak, tiroketak, sute-txikizioak, mutilazio gogorrak eta heriotza-eszenak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 111. orr.

Giza deseginketaren eta barne-txikizioaren amildegira goazela esango banu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txikizio handia (4)

txikizioa eragin (3)

txikizioak egiten (3); txikizioak eragin (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus