Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txerpolari 1 iz herriz herri zirku ariketak eginez ibiltzen den artista. ik titiritero.

Jaiki, txerpolari batek baino akrobazia gehiago eginez dutxatu, jantzi, gosaldu eta kalera irten naiz.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 70. orr.

"Irriz karkailaka lehertuko gara txerpolari honen bizkar", xuxurlatu zioten elkarri senar-emazteek.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 62. orr.

Haien atzetik, txerpolariak, batzuek ahoan sua, eta beste batzuek, ezpata okerra sartzen zutenak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 145. orr.

Arropa berdez jantziriko txerpolariek txerri gazte trebatuak suzko uztaietatik zehar iraganarazten zituzten egunetan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 63. orr.

Ezerezetik sortutako hiri horren plaza eta auzoetan molde guztietako txerpolariak pilatzen ziren: saltinbankiak eta akrobatak, hurbiltzen zirenen belarriak sorgortzen beren orkestren orro eta uluekin eta beren antzezpenaren deiadarrekin.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 90. orr.

Ez zen harritzekoa txerpolariek, saltinbankiek eta orekariek zarata itzela ateratzea beren txosnen aurrean saltoka eta dantzan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 92. orr.

Nazio askotako txerpolari, su-jale eta gezur-esale ugarirekin batera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 133. orr.

Non ikusi da de Espinosa abizena duenik musika jotzen, txerpolari, titirimundi eta buhameen moduan?  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 234. orr.

Hotela txikia da eta gelan, berriz, txerpolariarenak eta bi egin beharra dago ohearen eta hormaren arteko pasillo txikitik pasatzeko.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 66. orr.

2 (izenondo gisa)

Ordua da nano txerpolariaren istorioa gutxi-gorabehera kontatzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 66. orr.

Maisua gizon adeitsua zen, koblakari txerpolariak baino jantziagoa.  Askoren artean   «Rataplan» - 68. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ruche jaunak, aulki-gurpildunean tentetu, eta han ekin zion, txerpolari-ahotsez: [...].     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 154. orr.

Giza eskalan, akrobazia ironiko bat da, txerpolari-txantxa bat, guztiahalduntasun-larderiazko erakuskeria ulertezin bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 300. orr.

4 herriz herri dabilen saltzailea.

Birsaltzaileak, txerpolariak, frutariak lehiaz ari ziren erosten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 51. orr.

Diru gizona zen, lukurrerua, txerpolariei maileguak egunka egiten zizkiena eta orgatilak errentan ematen, eskandaluzko korrituak eskatuz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 218. orr.

Ticesko Ama Birjinaren iruditxo bat zuen, txerpolari bati Ohanesko festetan erosi ziona eta etxeko egongelan jarri zuena.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 91. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txerpolari iruzurtia (3); txerpolari iruzurtien (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus