Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

titiritero 1 iz txerpolaria.

Umea ninduan, noiz eta Urbiaindik titiritero batzuk iragan baitziren, ximino tipi bat ere lagun zutela, sokatik dilindan mila zilipurdi egiten zituena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 90. orr.

Donostiako bestan gozatu dituzte Sebastopoleko titiriteroen zirko tailerrak, Kukubiltxoren txotxongiloak, Txatunga Bemberen doinu exotikoak eta abar.  Herria   2003-06-05

Binefarko Titiriteroek bidearekin lotutako istorioak kontatuko dituzte.  Berria - Kultura   2004-08-06

Titiriteroen helduera zalapartatsuak sortzen duen ikusmiraren antzera.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 155. orr.

Titiriteroen antzera ibiltzen ziren.  Berria - Kultura   2004-12-30

Titiritero ibiltarien txotxongiloak mugitzen dituzten ezkutuko hariak bezalakoa zen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 15. orr.

Ni, berriz,... titiritero bat besterik ez naiz, txorimalo bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 192. orr.

Panpinlari: titiritero, txotxongiloak jokatzen dituena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 150. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Titiritero jauziak ere egin zitezkeen sukaldeko mahaiaren gainean, edo, eman dezagun, armairu gainera salto egin eta handik hegan egin oheraino.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 81. orr.

Tentazioa izaten dugu hangoen hezur bilakatu eta haien ordez erabakiak hartzeko [...] titiritero konplexua izaten dugu.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 142. orr.

3 (izenondo gisa)

Villabona eta Zizurkil arteko benta zahar hartan oinarritu zen Zumaiako artista talde bat, «espiritu titiriteroari» eutsiko zion banda bat sortzeko orduan.  Berria - Kultura   2004-11-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus