Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txera (98 agerraldi, 43 liburu eta artikulu 1ean) 1 iz xamurtasunezko sentimena. ik xera; losintxa.

Gogoeta eta samin, sufrikario, infernua bera, gaixoak ditu txera eta atsegintasun bilakatzen.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 178. orr.

Maitemina denborarekin osatzen den gaitza dela diote batzuek, pasioa amodio bihurtzen dela, eta amodioa txera.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 257. orr.

Samurtasuna hitz ederra da, esanahi sakonekoa, eta beti maitasunari eta txerari lotua.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 159. orr.

Egokiera izanez gero, hurbilduko natzaio, hitz egin, berarekin solastatu eta ahal dudan eran adieraziko diot nire txera.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 308. orr.

Media Lunari hainbesterainoko txera ziolako izan ez balitz, ikustera etorri ere ez zitzaion egingo.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 61. orr.

Munduko gauzarik naturalena iruditu zitzaion Durant jaunari neskak berarenganako zuen txera.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 42. orr.

Gerta liteke erakarpen fisikoa txera bihurtzea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 261. orr.

Usapal maitemindu parea zen hura, eta uxapalak deitzen zieten denek, urruma eta txera besterik ez baitzen haien artean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 64. orr.

Eta eskuak, oraindik Egañazpik soinua txeraz laztantzen ikusten dizkion esku haiek.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 43. orr.

Txerazko zapladatxo batzuk eman zizkion haurrari masailetan, haren mardultasuna miretsiz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 327. orr.

2 (izenondoekin)

Donostiarrek txera handia diote Koruko Amari, baina izen horren azpian Goruko Ama ezkutatu bide da (goruan ari den amabirjina, alegia).  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 164. orr.

Zer egiten duzu horren goiz?, esan nion txera handiz eta gaiaz beste egite aldera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 23. orr.

Durant jaunari txera maitekorra sorrarazten baitzion.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 39. orr.

Ez nuen txera berezirik sentitzen etxeagatik, atzean uztera nindoan guztiagatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 169. orr.

Txera bitxiz begiratu zion gorputz ñimiño hainbat aldiz apaindu izan zuen hari.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 147. orr.

Txera osoz ferekatu nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 14. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Aurrena lotsagorritu egin zen taula gainera igotzean; gero txera-imintzioz erantzuten zien hitz galaitsuei.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 117. orr.

4 maitasunezko edo xamurtasunezko fereka edo hitza.

Etxean, dena zen laztana eta txera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 74. orr.

Onez onean saiatu zen lehenik, txeraz eta lausenguz, eta mehatxuekin gero.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 69. orr.

Hemen nik zer proposatzen dudan: 1) losintxak, 2) mainak, 3) musutxoak, 4) hazka-egiteak, 5) masajeak, 6) musuak, 7) txerak, 8) laztanak, 9) zirriak, 10) musu grinatsuak, 11) miazkatzeak, 12) astinduak, 13) triki-trakak...  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 143. orr.

Duda izpirik ez dut, maiteago du bere katu zorriztoa, edo behintzat harentzat gordetzen ditu txera guztiak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 58. orr.

Aretoko bezeroak zelatatu zituen, harik eta, nagusiaren eskuinean, gaztea begiztatu zuen arte, haren txerak etengabe jasotzen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 101. orr.

Zientziak berak nolabaiteko txera egiten zien Goethek funtsezkotzat zituen "anomali"ei.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 42. orr.

Neskatxak txerak egiten eta xingola zerurdin batez apaintzen zuen arkumetxo bat hesi-sastakan zauritu zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 195. orr.

Ez diot inori errurik leporatzen, baina txera gutxi egin didate hemen. berari eta bere arteari egiten zien txera nabarmena.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 231. orr.

Badakik, mutiko, behin gure adinera helduz gero, sentimenduak bakarrik geratzen zaizkiguk, -saltzaileak, txera atsegin batez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 176. orr.

5 irud/hed

Nikotinazko txera biriketaraino doakio otzan.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 115. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus