Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ramirorekin ezkontzeko hitz emanda zegoela gogorarazi eta losintxa guztiei muzin egiten baitzien. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 189. orr.
Zuk ez zenidan losintxarik ez gezurrik esan, ez ninduzun limurtu. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 36. orr.
Losintxa bat, familiaz galdetu, nonbait geratu: edozein gauza bien arteko distantzia laburtzeko. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 148. orr.
Mutilak hasierako losintxak ahal bezala saihestu ditu eta ondoko proposamen zuzenei, berriz, argi eta garbi egin die uko. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 35. orr.
Ni harritua nengoen nola onar zitzakeen nire Veronica Lakek batere aurpegi zoragarria ez zuen Marcantonio baten losintxak. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 120. orr.
Azkenean bere nagusiak losintxaz baretu zuen pakidermo larru-lodi haserrea. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 168. orr.
Losintxaz eta balakuz hazia zuten umetatik. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 134. orr.
Losintxaz eta laztanez hazi zuten behi hura. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 169. orr.
Ezin da losintxatan ibili momentuko onurarekin eta pertsonaia itzaltsu batzuen zorionarekin, jende ilun askoren etorkizun beltza eta malkoak mesprezatuz. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 71. orr.
Losintxa-eskaintza ugari eginez ari ziren elkarri, Don Kijote eta Don Fernando. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 82. orr.
Maiteminduen arteko losintxa eszena. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 215. orr.
Beste batzuek losintxa egiten dihardute, oihalaren gelditasunetik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 368. orr.
Libertinoegia izan naiz logelako atean gelditzeko, harroegia faboritoei, ministroei edo maitaleei losintxak egiteko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 13. orr.
Buruan sukaldari txanoa ipiniko diogu eta, ikusiko duzue, urte gutxiren bueltan, nola Michelin gidako babo horiek etorriko zaizkion losintxak egitera. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 54. orr.
Lurrean dantzan hasi duk, nagusiari losintxak egiten, ondoren zaldalea eman diezaion. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 24. orr.
Ez zidan losintxa askorik egin. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 198. orr.
Balaku eta losintxa era guztiak egin zizkion. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 147. orr.