Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horrenbesteraino txepeldu gara, eta biguindu. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 105. orr.
Indartsuenei, errepikatu beharraren errepikatu beharrez, xanpain merkeari bezala doakie bitsa, txepeldu egiten dira. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 95. orr.
Ez zegoen polizia hoberik asmatzerik euskaldun jendea txepeltzeko eta lehenaz gainera idiotatzeko. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 82. orr.
Jakina baita beroak gauzei indarra kentzen diela, eta bere lurrun beroarekin xurgatu egiten dizkiela berezkoak dituzten bertuteak; urtu egiten dituela eta, erabat ahulduz, txepeldu egiten dituela. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 610. orr.
Zahartuta, txepelduta, hipokondriako bat eginda nagoela? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 272. orr.