Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azaro sagar helduaren gisan arratsaldeari gaua jaulkitzen zaionean, izakia kokildu egiten da; eta aldaketa hau bere bizitza guztian egunero gertatzen den arren, ez da hartara ohitzen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 149. orr.
Polita zuen eta beharbada kikildu egingo zen halako emakume apartaren aurrean. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 166. orr.
Elefante izugarrien azpian kokiltzen den inurri baten antzera sentitzen nintzen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 60. orr.
Kikildu egin ziren lege-ukatzaileak hark ematen zien beldurraz. Elizen arteko biblia 1 M 3,6
-Ez dakit zertaz ari zaren -ez zen kikildu. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 266. orr.
Ez kikildu, ez izan beldur! Elizen arteko biblia Dt 20,3
Fang basurdetarako txakurrak kikildu eta intziri egin zuen saskian-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 221. orr.
Legolas elfoarena izan ezik -hura ez baitzen Gizakien Espektroen beldur- beste guztien bihotzak erabat kikildu ziren. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 65. orr.
-Ez hadi zerri hauen aurrean kikildu. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 142. orr.
Jaurlaritza komunikazio talde handien aurrean kikildu egin da. Berria - Harian 2005-12-27
Ezinegonak gero eta kikilduago zegoen, abailduta, goibel eta ahulduta. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 178. orr.
Kartzelan gertatu litekeen okerrena duk hi kikiltzea, nahiz eta jakin galduko duala, hire froga egin behar duk, hori bizilegea duk kartzelan. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 75. orr.
Hurrengoan argiago izango du bertsolari bakoitzak ze egoeratan kokildu eta noiz arriskatu. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 71. orr.
Alabaina, Soria ez zen aise kokiltzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 184. orr.
Etorkizunaren kezkak, berriz, kikildu ordez, adoretu egiten ditu ontziko guzti-guztiak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 171. orr.
Kikiltzen ninduen isilunea ez da luzatu. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 110. orr.
Arriskuak ez zuen kikildu, eta bere bizimodu lizun eta libertinoarekin jarraitu zuen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 18. orr.
Inork pentsa dezake besteen biluztasunak kikildu egiten nauela. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 171. orr.
Odolak kikildu egiten dik gure Werner. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 87. orr.
Jainkoak kikildu nau, Ahaltsuak ikaraz bete. Elizen arteko biblia Jb 23,16
Um Husain emakume deliberatua zen, giza errespetuek kikiltzen ez duten horietarikoa. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 124. orr.
Zuhaitzaren hurbiltasunak kikildu egin gaitu, eta isilik egon gara. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 386. orr.
Bere suhartasunak kikildu egin ninduen, eta irudipena nuen hain zuzen ere nire geldotasunak jartzen zuela galdan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 200. orr.
-Ez didak, bada, esango... heriotzaren gertuak kikildu hauenik. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 131. orr.
Nazioarteko presioek nazionalsozialistak kikildu arte, amona Erikaren hitzekin esateko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 273. orr.
Bihotza kokiltzen dit. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 180. orr.
Gerrikoa, prakak, alkandora… kendu ahala, ahultzen sumatzen nuen neure adorea, kokiltzen ausardia. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 85. orr.
Izan ere, unibertsitateak kokildu egin hau, ezta, Sartre jauna? «Bizia lo», 2003 - 119. orr.
Gauaren hotzak kikiltzen zituela kanpoko sugeak eta behartzen beren gordelekuetan egoiterat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 176. orr.
"It's okay", esan nuen, ez neure burua kikiltzen utzi nuelako, berehalaxe sumatu bainion ardoari kortxoaren kerua, baina bai eztabaidarik nahi ez nuelako: "it's okay". Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 147. orr.
Familia aberatseko semea zen, baina ukuilu hartan, judu kikildu bat, horixe. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 85. orr.
Diosal kikildu bat murmurikatu nien nire paretik pasatu zirenean. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 88. orr.
Gaixotasunak, ordea, gizartean jantzi ohi dugun gaineko geruza hori kendu egiten digu, eta gizon kokildua ematen zuenak ausart joka lezake zoritxarren aurrean, edo handi-mandia errukarri agertu. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 138. orr.
Gabardina barruan kikildu itxura eman arren, erne zihoan espaloiaren erdi-erditik. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 13. orr.