Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Fernando kanpora joan zen aberats-plantako emakume karioka baten gogoak asetzera, haren senar txepela deusetako gauza ez baitzen. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 154. orr.
Esan ezak horregatik aukeratu zuela Ina, txepelena, gixajoena, alegia, ohekide. «Bizia lo», 2003 - 123. orr.
Zeren jendaila txepelak errespetu edo beldur sakratu batekin onesten baitu arrakastaduna. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 93. orr.
Ez nuen ulertzen zer arraio ikusten zion Julio txepel hari, inguruan iraultzaile lerden askoak edukita. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 68. orr.
Buruzagiak ere beste horrenbesteko txepelak dira; baina beste gizonei obeditu ordez, printzipioei obeditzen diete. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 316. orr.
Txepel alaena! Zer ikusiko zuen beregan, itxuraz aparte? «Bizia lo», 2003 - 25. orr.
Sozialdemokrazia ahaztu eta leninismoa mirestera pasa nintzen, zirt-zart, txepelek, koldarrek eta tratulariek tokirik ez duten tokia. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 97. orr.
Urteak aurrerago, eta txepelago eta buruarinago dirudizu. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 121. orr.
Gero kafe bat eskatu dugu, EEBBetako ohiko kafe basokada txepelekin zerikusirik ez duen espresso bat. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 98. orr.
Arima lotsor, txepelak ez du munduan misio propio bat. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 234. orr.
Egia txepel xamarrak dira, erdipurdikotik askoz gorago iristen ez direnak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 252. orr.
Funtsik gabeko arrazoi txepel eta umiliagarri batengatik. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 266. orr.
Eta "duintasuna" gainezka: zenbat maite duten hitz txepel horren putza, laostia! Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 167. orr.
Ulertu nahiak bultzaturik, komunikatu txepeletan begiak erre arren, argirik eskaintzen ez zaigunontzat, Mespreza itzazu ama ergel baten errieta txepelak, gorrotoa eta mesprezua besterik ez baitiozu berez zor. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 78. orr.
Berez maitagarritik ezertxo ere ez duten animaliei diegun kariño txepel, melenga, belaxka hori. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 121. orr.
Arimaren zokoan hargatik semearen baiezko txepelaren oihartzuna zetxikan, amodiozko seinale ahul. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 49. orr.
Espiritu latinoa eta haren argitasun hain goraipatua gauzarik gatzik gabeena, hutsalena eta txepelena iruditu zitzaion. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 64. orr.
Nik ezin dut ulertu merezi duen jendea ez astintzeko dagoen joera txepel inozo hori. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 26. orr.
Milaka tona zabor gure egunerokotasun txepelean, informazioaren garai modernoon erakusle. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 55. orr.
Borrokarik eta pozik gabeko jai txepel bat dago, ezinago tristea eta aspergarria. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 82. orr.
Bizitzaren nekeak eta gure indarren ahuldadeak 'Ordu txepela' dakarkigu maiz, zeinak ordu baten makalaldiari amore ematen badiozu bigarrenaren zama dakarkizun dohain. Pako Aristi «Note book», 2005 - 85. orr.
Nik ez dut uste fisikoki txepel aritu ginenik. Berria - Kirola 2004-11-24
«Etxean kale egiterik ez dugu, etxetik at txepel gabiltzalako. Berria - Kirola 2004-12-11
Kafea txepel dago. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 9. orr.
ordu txepela (10)