Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txartu, txar(tu), txartzen 1 da/du ad txar edo txarrago bihurtu.

Beroarekin janaria errazago txartzen delako.  Berria - Harian   2005-08-06

Begi bistakoa da etxetik at Osasunaren jokoa asko txartu dela azken boladan.  Berria - Kirola   2004-12-05

Unibertsitatetik egotzia protesta politiko baten ondorioz, Cesarren ateraldiak benetako kezka baten oihartzuna zeukan: auzi hura ez ote zen txartuko, ez ote zitzaion polizia bila etorriko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 135. orr.

Maiz salatzen duzue presoen egoera txartu dela Frantziako espetxeetan.  Berria - Euskal Herria   2006-04-22

Trenpua txartzerainoko atximur bat sentitu nuen urdailean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 325. orr.

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ikusi beharko da ea horrek giroa txartuko duen eta hautetsiak Estatuarenganako enfrentamendu dinamika batean sartuko diren ala burua makurtuko duten.  Berria - Harian   2005-07-27

Livniren eta Olmerten arteko harremanak txartu egin dira azkenaldian, biek nahi zutelako Kadimako bigarren buruzagi nagusi kargua lortu.  Berria - Mundua   2006-01-07

Neke harekin batera Juanen aldartea, eta denona, pitzatu bezala egin zenean, ametsak ere txartu egin zitzaizkidan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 167. orr.

Airearen kalitatea aldiz orokorki txartzen ari da urtetik urtera.  Herria   2003-11-27

Nik uste norabide hori hartu beharko genukeela ekaitza txartu baino lehen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 169. orr.

Bertsoa txartu egin dezake tropo eta irudien metatzeak, lan hori egoki egiten ez bada.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 210. orr.

Aitak teilatuan egindako lanak egoera areago txartu zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 12. orr.

Aurtengo bestak oro har ederki iragan dira, aroa doi bat txartu bada ere larunbatean.  Herria   2005-10-06

Dresdner eta Citigroupeko analistek iritzia txartu dute Sabadell (- %1,42) eta Gamesaren (- %1,89) gainean.  Berria - Ekonomia   2006-05-10

2 irud/hed

Gertatutakoa oroitzen duen bakoitzean odola txartzen zaio: [...].  Berria - Euskal Herria   2004-12-18

3 (izen baten eskuinean elkarketak adizlagun balioa duela)

Hotzaren eraginagatik hortzak karraskaka hasteko zorian bazeuden ere, odola berotu zitzaidan bat-batean, eta halaxe egin nuen, odol txarturik, auskalo zenbat denbora.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 69. orr.

Erresumindurik, umore txarturik, zer suma ibili zen aldi batez, nire joan-etorriak bijilatuz edo paperen artean miatuz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 69. orr.

Ezta lanetik jenio-txartuta etorri bada ere, ezta bidean egin behar izan dituen enkarguengatik hatzetako minez lehertzen badator ere.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 10. orr.

Zurbil, gogo txartua, egun biko bizarrarekin, eta arazoak zituela, aitortu omen zion, bere plana aurrera eramateko.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 148. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Begi bistakoa da etxetik at Osasunaren jokoa asko txartu dela azken boladan.  Berria - Kirola   2004-12-05

5 trenpu txartu ik trenputxartu.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus