Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mugitzen hasi naizenean trenputxartu da. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 111. orr.
Ene taularen gainean etzaten niz, arrunt ahuldua, eta trenputxartzen niz. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 117. orr.
4 suhiltzaile trenputxartu dira, zorionez gehiagokorik gabe. Herria 2005-06-23
Furgoi beltzean itzaleratu zutenean, gilotinaren mihi fin eta zorrotza lepondoan hotz lerratzen imajinatu eta trenputxartu zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 89. orr.
Trenputxartuko zela uste zuen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 134. orr.
Hezetasun honek trenputxartu egin nau, eta nahiago dut hemen -esan zion Norak aitari. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 82. orr.
Neska gazte bat bazegoen etzanik, trenputxartua, hedailo eta doi-doia hatsartzen zuela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 119. orr.
Begiak ireki nituen eta... hauxe gertakaria: aita lurrean, zabal-zabala, trenputxartua, ezagutza galdua. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 99. orr.
Oraiko aldian bi mato ukaldi aski zauzkit trenputxartzeko. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 118. orr.