Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txalma 1 iz astoari eta kidekoei, zama garraiatzeko ezartzen zaien tresna, ez oso sendoa. ik basta1; arbalda.

Asto gainean, txalma edo bastak edo zerbait jarriko ziotela, eta hantxe sartuta ongi joango zela orduan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 120. orr.

Rakelek hartuak zituen ordurako etxe-jainkoen irudiak eta gameluaren txalman ezarriak.  Elizen arteko biblia   Has 31,34

Mandoen txalmak eta mantak jarrita moldaturiko ohea.Irribarrez zetorren hura, txalmaren alde batean eserita; makuluak, astoaren bizkar gainean; txalmaren beste aldean, urki-enbor handi bat.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 52. orr.

Azpillagaren etxearen atean, pareta beltzetatik zintzilik, pilotan jokatzeko txisterak, txalmak, muturgainekoak, andaluziar estiloko zelak ikusten dira.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 24. orr.

2 (hiz elkartuetan)

Txalma-soketan trabatua gelditu zitzaion hanka bat asto gainetik jaisten hasitakoan eta ezin libratu izan zuen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 158. orr.

· Bizargileak, etxea azpikoz gora ikusita, bere asto-txalmari heldu zion.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 90. orr.

Asta-txalma ote den ala ez ote den, berauek diotenez; hori da guztia.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 90. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus