Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arbalda 1 iz astoari eta kidekoei, zama garraiatzeko ezartzen zaien tresna, ez oso sendoa. ik txalma; basta1.

Hazi batzuk ere bazekartzan, perito agrikolaren eskariz, astoaren arbaldetan, baratzeetan ereiteko asmoz.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 88. orr.

2 zelarik nahi ez duenari eman bekio arbalda (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

"Zelarik nahi ez duenari eman bekio arbalda" (Al que no quiera taza, taza y media), horixe da gure egunerokotasunaren tazak esateko digun guztia. ETC-prentsa   Argia, 2010-10-03

Zilarrezko zelak berak egin zion orduan barre ministroari: "Zelarik nahi ez duenari eman bekio arbalda". ETC-prentsa   Argia, 2012-07-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus