Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Txahala egin behar zuen behiak ozen entzunarazi zuen bere marruma. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 176. orr.
Han aritu ziren Bereziartua bera eta baserriko gehienak, tira handik eta tira hemendik, txahala mundura ekarri nahirik. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 192. orr.
Bi betizuok txahal banarekin zeuden. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 110. orr.
Txahalak hazten ari ziren bi behi hartu, uztartu eta gurdian lotu zituzten; txahalak, berriz, ikuiluan utzi zituzten. Elizen arteko biblia 1 Sm 6,10
Biren bat urteko txahalaren larruaz egina. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 99. orr.
Ekarri txahal bat, ahuntz bat eta ahari bat, hiruna urtekoak. Elizen arteko biblia Has 15,9
Urdaiazpiko handiak, txahal eta txerrien atal ederrak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.
Txahalaren bekokian adarrik agertu aurretik, eurekin jotzen eta erasotzen saiatzen da, haserretzean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 365. orr.
Txahalak behiengandik bereiziko zituzten goizean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 259. orr.
Nahiz ezer ez jakin ardiekin mendian ibiltzeaz edo txahal bati biberoi esnea emateaz, mira sentitzen nuen lan xehe haiekiko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 64. orr.
'Behi eroen' gaitzak eritu ezin duen txahala klonatu dutela diote Txinan. Berria - Gaiak 2006-04-27
Jango dutela goizetik gauera hamar erraldeko txahala. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 211. orr.
Behi eroen gaitzak eritu ezin duen txahal transgenikoa sortu dutela klonazio bitartez. Berria - Gaiak 2006-04-27
Okela astoarena omen zen, ez txahalarena, eta katu batek ogerleko bat balio zuen. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 98. orr.
Txahal-hezur bat marraskatzeari ekin zion. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 54. orr.
Arrautza frijituak berakatzarekin, txahal-txuletak, patata frijituak eta brokolia jaten. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 432. orr.
Orain, txahal-saiheski erdia ahiarekin eta platera adinako vatrushkak jaten dituk. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 160. orr.
-Zer moduz, Elaine? -esan zuen Harry Goldweiserrek, Ellenen atzean eserita, bere txahal-burua astintzen zuen bitartean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 293. orr.
Bai, jauna, eta orobat txahal-larruz. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 197. orr.
-Oskar dago komunean txahala botatzen. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 78. orr.
Ilunabarrean, atera dira denak herritik, moxkor samarrak, eta bidean txahala botatzera ere gelditu da baten bat. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 140. orr.
Txahala bota eta deskantsu pixka bat hartzeak on egingo lioke. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 27. orr.
Gure alboko mahaian mutil batek txahala bota zuen. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 229. orr.
txahala bota (5); txahala egin behar (3)