Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Errepide azpiko tunelaren inguruan, azienda zegoen salgai: zekorrak, ardiak, ahariak, txahalak, antxumeak, zaldi pare bat, asto umil bat. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 94. orr.
Biharamunean sakrifizioak eta erre-opariak eskaini zizkioten Jaunari: mila zekor, mila ahari, mila bildots, isur-opariekin batera. Elizen arteko biblia 1 Kro 29,21
Gazteak ziren, eta neska faltaz nazkatuta, zekorrekin aritzen ziren. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 29. orr.
"Hurrengo zekorra saltzen dugunean dirua bidaliko diogu Josebari" hitzekin bukatuko du aitak gosaria. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 74. orr.
Hiltegira daramaten zekorrari bezala, atean lotuta geratu zitzaizkion hankak errabinoari. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 170. orr.
Egistok prestatu zian nire heriotza, nire emazteak lagundurik; etxera gonbidatu, oturuntza eskaini, eta zekor bat bezala hil nindian, lagunekin batera. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 79. orr.
Txakur zaindari horzgabeak; zekor adargabeak; lanerako zaldi zikiratuak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 177. orr.
Deslai dabilen zekor betizu baten bila. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 76. orr.
Hartu zekor gizena, larrutu eta burduntzian jarri festa egiteko. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 206. orr.
Behinola, ardi, idi eta zekor gizenduak hil zituen Adoniasek opari bezala Zohelet haitzaren ondoan. Elizen arteko biblia 1 Erg 1,9
Zekor guri eta gizen bat aukeraturik, morroi bati eman zion berehala aton zezan. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 49. orr.
Horixe da egun merkatua: pentsamendu bakar hegemonikoak gurtzen duen zekor sakratua. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 71. orr.
Bost xerra zekor-zangar jarri zituen mahai gainean Ruche jaunak, hezur eta guztikoak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 180. orr.
Berehala aditzen zuen zekor-larruaren usaina. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 19. orr.
Besteak beste, eskulangintza azoka, zekor erretzea eta dultzaineroak izango dira. Berria - Kultura 2006-03-09
Jeroboam erregeak, aholku eskatu ondoren, bi zekor-irudi egin zituen eta esan zion jendeari: [...]. Elizen arteko biblia 1 Erg 12,28
Urrea zizelez landuz, zekor-irudia moldatu zuen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 188. orr.