Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Salamancako Los Pizarrales auzoko txabola batean. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 65. orr.
Orain txabola batean bizi da amarekin, lau nebarekin eta bi ahizparekin. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 120. orr.
Txabolako atea behera bota zutenean, oiloak, untxiak eta gu, denak harrapatuta geunden. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 13. orr.
Bere onera etorri zenean, mujik baten txabolan zegoen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 200. orr.
Gero dena aldatzen da, etxeak gehiago dira txabola baserri baino, eta basoak daude baratzeen ordez. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 97. orr.
Bizileku txiki eta pobreak egiten irakasten zien, zurezkoak, ez harrizkoak, egitura apaleko txabolak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 316. orr.
Nola bizi liteke jendea holako txaboletan? Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 13. orr.
Hotelaren eta errepide nagusiaren artean orube bat zegoen, erdi abandonaturik, eta orubearen bazter batean txabola bat, hondakinez eta traste zaharrez beterik. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 167. orr.
Txabolan, oilo eta untxi kaiola artean etzan ginen, uzkurtuta eta isilik. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 11. orr.
Zelaian txabola handi samar bat zegoen eta haren ondoan ardientzako artegia, txabola bera baino handiagoa. Aitor Arana «Onan», 2000 - 97. orr.
Ikazkinen surik ez basoetan, meatzarien kanpamenturik ez harrobi zokoetan, ezta txabola galdurik ere zuhaitzen artean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 144. orr.
Txabolako atarira bi aulki atera eta izarrei begira hartu genuen kafea. Aitor Arana «Onan», 2000 - 99. orr.
Txabolako atea behera bota zutenean, oiloak, untxiak eta gu, denak harrapatuta geunden. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 13. orr.
Aitak berehala egingo zuen txabola bat etxetik ez oso urrun, pinudirako bidean. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 163. orr.
Txabola bat sumatu zuen zuhaitzen artean, oraindik kea zeriola. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 225. orr.
Atsegin zaio orain mendian oinez ibiltzea [...] edo borda batean babestuta lo egitea ere, edo behiala isotermo izandako kamioi-kaxa orain txabola bihurtuan bestela. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 156. orr.
Hauxe da nire zigorra: txakurraren txabolan bizitzea. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 203. orr.
Beren soinekoak laga dituzte ezagutzen ez nuen txabola zatar batean. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 34. orr.
Lana bukatu eta txabola xaxtar batean bilduko dira amarekin. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 145. orr.
Asis inguruan zegoen txabola baztertu batera bildu zen, eta han, neke eta behartasun handietan, pobretasun santuaren arabera bizi ziren. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 758. orr.
Baserri isolatu batzuk ozta-ozta, edo jende xeheen txabola soilak! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 224. orr.
Aldirietan txabola errukarriek beren aurpegi itsusiak erakutsiko dizkizute. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 13. orr.
Mendiko txabolaren eskuin aldean etzanik, tristeziaz hiltzera utzi zuen bere burua. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 133. orr.
Herrixka baino gehiago, lastozko txabola batzuk dira, sasiz eta larrez inguratuta. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 76. orr.
Bertze jende miserable batzuk plantazioneko beheko partean bizi ziren, lastozko txabola batzuetan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 577. orr.
Uralitazko sabaidun txabola txuriak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 235. orr.
Herbertek benetan sinetsi ere bai, indiar txabola hutsezko Palenque hartan, zinema egon bazegoela. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 55. orr.
Eseri egin naiz aulki luzeetako batean, surflarien txabola itsusiaren inguruan. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 167. orr.
Errabinoak bazuen txabola txiki bat bere etxetik ez oso urruti, Sukkoth-eko jaietan erabiltzen zena. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 41. orr.
Aireportua utzi eta handik gutxira, ezker-eskuin agertzen hasi ziren txabola-auzoak. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 269. orr.
Lur idor eta hutsezko zerrenda batean zehar, lehenbiziko txabola-lerrotik, iskanbila-hotsak datoz. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 197. orr.
Errekatxo zikin baten ondoan txabola mailara iristen ez diren oihalezko bizitegi urratuak ikusiko dituzu, jendez beterik. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 13. orr.
Bi egurzaleak txabola bazterrean etzan dira beroaren izpiak nondik berenganatuko. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 115. orr.
Gorantza abiatu aurretik gehienok txabola itxurako komunetik igaro gara. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 206. orr.
Orduantxe ikusi zuen txabola-biltegia, berak lan egiten zuen tailer erraldoi haien osteko Playabarri auzo txikian. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 75. orr.
Indio-txabola baten barruan zegoen, euritatik hosto-sabai soil batez babestua. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 81. orr.
Artzain txabola ordu erdira zegon. «Bizia lo», 2003 - 131. orr.
Ahuntzain-txabola batzuen ondoan zeuden eta, hantxe gaua pasatzea erabaki zuten. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 44. orr.
Mutilak txakurtegi deitu zuena, berriz, ez zen ardi-txabola erdi erori bat baino. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 130. orr.
Kuxandarren oihal-etxolak deseginak ikusi ditut, madiandarren oihal-txabolak astindurik. Elizen arteko biblia Hab 3,7
Txabolatik jauregitik baino bizkorrago igotzen da zerura. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 209. orr.
Tronutik txabolaraino jaisten den eta gizon handiena eta txiroena berdin lotzen dituen obligazio honek [...]. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 32. orr.
artzain txabola (7); bere txabola (3); lastozko txabola (3); nire txabola (3)
txabola auzoak (3); txabola auzoen (3); txabola auzoetako (4); txabola auzoetan (4); txabola barruan (6); txabola berri (3); txabola daude (3); txabola handi (3); txabola txiki (3)
bere txabolan (4); txabolan sartu (6); txakurraren txabolan (3)
txabolara eraman (3); txabolara joateko (3)
txaboletan bizi (7)