Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etxola (ETCn 4.339 agerraldi; orobat etxol g.er.) 1 iz aldiri txiroetako bizilekua, solairu bakarrekoa eta material txarrekin egina; landako etxe txikia, batez ere aberak, tresnak eta kidekoak gordetzeko-eta erabiltzen dena. ik txabola.

Han herritarrek arrantzako eta ere udan pausatzeko ezarriak dituzten cabins edo etxolak daitezke ikus bakarrik.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 137. orr.

Honda-honda eginak zeuden zerrien etxolak, eroriak eta ustelduak zeuzkaten teilatuak, zuloak ageri ziren alboetan, hautsiak zeuden kontraleihoak, eta harrotua karea.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 23. orr.

Oraintxe handikien etxe, jauregi eta bizileku dotoreak, hurrengoan mundu marjinaleko etxolak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 24. orr.

Hazparneko lurraldeak eskainia zuen etxola bat Hazparneko ikastolari.  Herria   2003-11-13

Batzarturiko guztiekin Gabaongo kultu-lekura joan zen, han baitzegoen Jainkoarekin elkartzeko etxola, Jaunaren zerbitzari Moisesek basamortuan egina.  Elizen arteko biblia   2 Kro 1,3

Arroilak zilatu behar zituen, han etxola altxatu ahal izateko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 123. orr.

Hasi ziren etxolen ordez benetako etxeak eraikitzen, zimenduz osatuak eta pezozko edo harrizko paretekin altxatuak, eta teilaz eta enborrez egindako estalkiak zituztenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 950. orr.

Lorategian etxolak eta estalpeak pilatzen ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 373. orr.

Gaua etxolan iragan zuten, belarrezko etzantza batean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 142. orr.

Sara adi zegoen etxolako ate ostean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 50. orr.

Hagriden etxolako zoko batetik bat-batean iritsi zen hotsak jirarazi egin zituen Harry, Ron eta Hermione.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 178. orr.

Haren begiak etxolako bazter guztietara begira zebiltzan etengabe, itxaropen edo kontsolamendu-izpiren baten bila bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 266. orr.

Laugarren egunean afaria eman zien Holofernesek bere etxolako zerbitzariei.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 153. orr.

Lainoa etxolaren gainetik aldentzen zenean, israeldarrak abiatu egiten ziren; lainoa gelditzen zenean, berriz, etxolatu.  Elizen arteko biblia   Zen 9,17

Israel nagusitu egin zitzaion Judari eta gudariek ihes egin zuten nork bere etxolara.  Elizen arteko biblia   2 Erg 14,12

Aldatu zituen jantziak, Jaunaren etxolara joan eta ahozpeztu egin zen.  Elizen arteko biblia   2 Sm 12,20

Jaunak Moisesen bidez eman zuen legean agindu hau aurkitu zuten: israeldarrak etxoletan bizi behar zutela zazpigarren hileko jaietan.  Elizen arteko biblia   Ne 8,14

Filistearrek, deiadar hura aditzean, esan zuten: "Zer dute hebertarrek beren etxoletan horrenbesteko deiadarra egiteko?".  Elizen arteko biblia   1 Sm 4,6

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Izai abarrez eraikia zen etxola biribil baten ondora eraman zituen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 113. orr.

Neurri (ordenak), tipologia (tenplua eta tenplu-motak, teatroa, etxea), eta arketipo idealen (etxola primitiboa) sistemen sortzailea da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 140. orr.

Txarrantxazko hesiaren bestaldean ohiko etxolak zeuden.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 113. orr.

Ezkerretara hangar itxurako etxola txikia dago eta eskumatara negutegiak han-hemenka.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 51. orr.

Etxola txikiaren atea itxita dago.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 31. orr.

Egun hartan, jasoko dut Daviden etxola eroria, horma pitzatuak beteko dizkiot eta lurreratuak jasoko; antzinako eran berregingo dut.  Elizen arteko biblia   Am 9,11

Bakarren batzuek zingiretako ihiekin egiten dituzte etxola sabaidunak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 950. orr.

Etxe zaharra aspaldiko etxola abandonatu bat zen, gain batean zegoena, eta jendeak bertara egunez ere hurbiltzeko beldurra izaten zuen, sugegorriz eta mamuz beterik omen zegoelako.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 82. orr.

Estazio meteorologiko horiek etxola antzeko batzuk dira non neurketak egiten diren.  Berria - Gaiak   2004-01-23

Etxola ziztrin batean 8-10 urteko alabatxoa duen emakume bat bizi da.  Berria - Kultura   2004-06-19

Itsas hegiko etxola mixerableetan bizi ziren arrantzaleekiko erlazio estuegirik ere ez zuen, aipatu erlazio komertzialak salbu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 46. orr.

Pariseko azken boneta buruan dutela, burutik oinetaraino txal handi batean bilduta, farfailezko mantelina aurpegian, begiak apal, sartzen dira emakumeak hondartza betetzen duten oihalezko etxola horietarik batean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 67. orr.

Eraikina -guk klaseetarako erabiltzen genuena bezalako egurrezko etxola bat- haiek egin zutelako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 136. orr.

Lorategiko zokoko zurezko etxola batean.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 94. orr.

Putak erakusleihoetan beren kristalezko etxoletan, tabakoa erretzen edo esperoan edo berriketan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 170. orr.

Alanbre hesiak eta kontzentrazio esparruetako garitak diruditen etxola itxiak ere badira zubiaren alde bietan.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 96. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zaldikotxe bat igaro zen Miseriaren etxola ataritik, barnean jaun bat eta haren alaba zeramatzala.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 83. orr.

Une hartan, apurtu zen portzelanaren hotsa iritsi zitzaien Hagriden etxola barrutik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 322. orr.

Abrahan lasterka sartu zen etxola barrura, Sararengana.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 49. orr.

Eta herria, laino-adarra etxola sarreran geldi ikustean, ahuspez jartzen zen, nor bere etxolaren sarreran.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 192. orr.

Gero, hirurogeita hamar herri-arduradun israeldarrak bildurik, etxola inguruan jarri zituen.  Elizen arteko biblia   Zen 11,24

Urrun zaitezte gizon gaizto horien etxola-ingurutik eta ez ukitu horiena den ezer.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 209. orr.

Ehun eta hirurogeigarren urteko zazpigarren hilean, Etxola Jaian, hartu zituen Jonatanek soinean apaiz-jantziak.  Elizen arteko biblia   1 M 10,21

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Herbertekin egongo zen Brenda, tiro etxolan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 204. orr.

Atzo proba moduan egindako betetzean, balbula-etxolan dauden hiru uhateak ireki zituzten, eta minutu gutxi batzuen buruan, ubidea gainezka zegoen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Guztietan txakur etxolak ikusi zituen, baina animalien arrastorik gabe.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.

Ahartzako lepoan harri gorriz egin artzain etxola eder batean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 20. orr.

Etxeak ate bakarra zeukan, eta atzetik 124aren atariraino iristeko pasatu behar zenituen biltegia, hotz-etxola, komuna, estalpea, eta inguratu behar zenuen portxea.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 55. orr.

Huron xamana omen zen Roland-ek "mamuen oihanttoan" zegoen izerdi-etxola erakusten zien, mitoak pedagogikoki esplikatuz. Lebitarrekin batera, igo zituzten Jaunaren kutxa, Elkarketa Etxola eta etxolan zeuden tresna guztiak. Saul eta israeldarrk ere bildu ziren, eta Terebinton jarri zituzten beren gerra-etxolak; gudulerrotan antolatu ziren, filistearren aurrez aurre.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 116. orr.

Terebinto haranean ezarri zituzten gudu-etxolak, filistearren aurrean, gudu-lerroak antolatuz.  Elizen arteko biblia   1 Sm 17,2

Heriotza-eguna gerturatu zitzaionean, anaiei esan zien aurki utzi behar zuela bere gorputz-etxola, Kristok adierazi zion bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 830. orr.

Bere apaiz-zerbitzua Jainkoak egindako benetako santutegian betetzen du, eta ez gizakiek egindako itun-etxolan.  Elizen arteko biblia   Heb 8,2

5 oihal etxola (174 agerraldi, 11 liburu eta 12 artikulutan; orobat oihaletxola g.er.)

Ez naiz inoiz ere etxe batean bizi izan, israeldarrak askatu nituenetik gaurdaino; oihal-etxolan bizi izan naiz kanpalekuz kanpaleku.  Elizen arteko biblia   1 Kro 17,5

Han tribu asko zeuden, kurdu nomaden kanpamentuak beren oihal-etxola handiekin.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 51. orr.

-Jaunaren Kutxa eta Israel eta Judako soldaduak oihal-etxoletan dira; Joab nire buruzagia eta haren zerbitzariak lur gorrian etzaten dira.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 54. orr.

Ben-Hadad, beste erregeekin batera, oihal-etxoletan edaten ari zen erantzun hau hartu zuenean.  Elizen arteko biblia   1 Erg 20,12

Orduan, Tzadok apaizak, hartua baitzuen Jaunaren oihal-etxolatik olio-adarra, gantzutu egin zuen Salomon.  Elizen arteko biblia   1 Erg 1,39

Ardoa edan zuenean, mozkortu eta oihal-etxolaren erdian biluztu egin zen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 32. orr.

Ikusi orduko, lasterka joan zitzaien oihal-etxolaren sarreratik.  Elizen arteko biblia   Has 18,2

Harpean eta beheitixeagoko belardietan oihal-etxola batzuk zeuden muntatuta.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 130. orr.

Oihal-etxolak bildu eta Hebronen zegoen Mambre-ko Artadian kokatu zen Abran.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 43. orr.

Baina onetsi behar izan zuten guarda nazional konpainia batek oihal etxolak beren funtsetan finka zitzan, mendi lepotik landa haien baserria lehena baitzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 273. orr.

Asteartetik eta ostegun honetaraino oihal etxolak ezarri dituzte fakultate aitzineko pentzean.  Herria   2001-11-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artzain etxola (5); artzain etxolak (12); bere etxola (5); bere etxolako (3); bere etxolan (5); bere etxolara (9); bere etxolaren (6); bere etxolaren sarreran (5); bere oihal etxola (5); beren etxoletan (3); beren etxoletara (3); beren etxoletara joan (3); beren oihal etxola (3); beren oihal etxoletan (3); egurrezko etxola (4); elkarketa etxola (20); elkarketa etxola eta (6); elkarketa etxolako (19); elkarketa etxolako zerbitzua (5); elkarketa etxolan (30); elkarketa etxolan sartu (3); elkarketa etxolara (17); elkarketa etxolara eramango (3); elkarketa etxolaren (68); elkarketa etxolaren aurrean (6); elkarketa etxolaren aurrera (3); elkarketa etxolaren eta (5); elkarketa etxolaren sarreran (23); elkarketa etxolaren sarrerara (13); ene artzain etxolak (11); eta bere etxolara (3); eta etxola (17); eta etxolak (6); eta etxolan (3); eta etxolaren (4); eta etxoletan (4); eta oihal etxola (6); eta oihal etxolak (4); etxola aurrean (3); etxola barruan (6); etxola barrura (5); etxola barrutik (3); etxola bat (20); etxola bat eraiki (3); etxola batean (22); etxola batean sartu (3); etxola baten (7); etxola batera (4); etxola batetan (3); etxola batetik (3); etxola batzuk (4); etxola bezala (3); etxola edo (4); etxola eman (3); etxola eta (22); etxola hura (3); etxola inguruan (3); etxola ingurutik (3); etxola jaia (13); etxola jaia ospatzera (3); etxola jaian (3); etxola sarreran (5); etxola txar (3); etxola txiki (3); etxola zahar (3); etxolak eta (4); etxolako ate (3); etxolako atea (5); etxolako atean (4); etxolako horman (3); etxolako zerbitzua (5); etxolako zerbitzua bete (4); etxolan bizi (4); etxolan dago (3); etxolan eta (3); etxolan sartu (9); etxolan sartu ziren (3); etxolara eraman (7); etxolara eraman zuten (4); etxolara eramango (3); etxolara eramango du (3); etxolara eta (5); etxolara iritsi (3); etxolara itzuli (5); etxolara itzuli zen (3); etxolara joan (9); etxolara sartu (11); etxolara sartu eta (3); etxolara sartu zen (4); etxolaren aurrean (9); etxolaren aurrera (3); etxolaren barruan (3); etxolaren erdian (3); etxolaren eta (5); etxolaren eta aldarearen (5); etxolaren gainetik (4); etxolaren sarrerako (3); etxolaren sarreran (34); etxolaren sarreran dagoen (4); etxolaren sarrerara (13); etxolaren sarreratik (3); etxolatik eta (4); etxolatik irten (4); etxolatik irten eta (4); etxolatik kanpo (3); etxolaz etxola (3); etxolaz etxola (3); etxoletan bizi (3); etxoletara joan (3); etxoletara joan ziren (3); gudu etxolak (4); hagriden etxola (5); hagriden etxolako (3); hagriden etxolara (11); hiru etxola (3); holofernesen etxolara (3); holofernesen oihal etxolara (3); hotz etxolan (5); hotz etxolara (3); iratiko etxola (5); lainoa etxolaren (3); lainoa etxolaren gainetik (3); moisesek etxola (3); moisesek etxola eta (3); nor bere etxolaren (5); nork bere etxolara (4); oihal etxola (64); oihal etxola bezala (3); oihal etxola eta (8); oihal etxolak (23); oihal etxolako (4); oihal etxolan (17); oihal etxolara (16); oihal etxolara eraman (3); oihal etxolaren (13); oihal etxolaren erdian (3); oihal etxolatik (5); oihal etxolen (3); oihal etxoletan (18); oihalezko etxola (4); tomen etxolako (5); zegoen etxolako (3); zen etxola (8); zen etxolan (3); ziren etxolara (3); zituzten gudu etxolak (3); zuen etxola (8); zuen oihal etxola (7); zurezko etxola (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus