Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tutu 1 iz hodia.

Kanaletik soka bat eraman zuen angelu bateraino, eta han tutu batzuk jarri zituen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4490. orr.

Ezin zen mugitu, jaten ere tutu baten bidez eman behar zitzaion.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 68. orr.

Medikuak tutu bat sartu zion eztarritik behera.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 58. orr.

Euria aditzen nuen borborka, zulatua behar zuen tutu batetik erortzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 197. orr.

Narrastien, ugaztunen eta giza primateen zakila tutu bat da, espermatozoideak bagina barruan, umetokiko lepoaren ondoan, uzteko pentsatua.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 41. orr.

Imajina ezazue gure bizitzaren muina organo horietako baten egituraz osatua dagoela; milaka tutu daude, bizitza horri gertatzen ari zaiona hots egiten dutenak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 133. orr.

Bi eskuak tutu gisa ahoaren inguruan jarrita, dei egin duzu leihora hurbildu ondoren.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 90. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Herio zelaietako tutu luze haietatik beti kea ateratzen ikusi zuen, geldi-geldia...  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 51. orr.

Alanbrez bildutako tutu metalikoak baranda gisa.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 196. orr.

Orri kiribildu bat heldu zen bulego batetik bestera mezuak banatzeko erabiltzen zituzten tutu pneumatikotik erretilu batera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 133. orr.

Tutu zilarreztatu haiek astintzen zituen, hoditxo moduko batzuk.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 16. orr.

Bainugelako atea irekitzean dutxa baten gomazko tutu gorri batek aurpegiaren kontra jo zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 122. orr.

Metodoetariko batek sare fineko zilarrezko gasa biribilkatu bat erabiltzen du, plastikozko tutu batean sartua, beroa eta ur-lurruna trukatzeko bitartekotzat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 132. orr.

Piparen tutu anbarezkoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 465. orr.

Ondo ematen zion musika tresna hark, lepoan jarrita, aho zabal eta borobileko tutu kiribildu hura buru gainean zuela.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 159. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Koralaren oinarrizko unitatea polipoa da, tutu itxurako gorputz bat. Tutu barruko ura izozten denean hautsi egin ditzake hodiak eta madriak.  Berria - Gaiak   2004-10-10

Ume palestinar bat hil eta beste bi zauritu ziren, soldaduentzat jarritako tutu bonba bat aurkitu eta hau lehertuta.  Berria - Mundua   2004-05-05

Gero gogoa lainotzen zaio eta Bruno Paulovarekin bistaratzen du, edo Bruno Paulovaren tutu gonarekin jantzita. ik tubo 3.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 72. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Belarri hegalak belarri-tutu integratu gisa egiten duen lana oso eraginkorra da katuetan, hamar aldiz soinu indartsuagoak bidaltzen baitu tinpanora.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 109. orr.

Lokalaren erdian metalezko berogailu zaharra, tximinia-tutu luzekoa, sabairainokoa.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 39. orr.

Azkenean mintza-tutu luze eta kiribilean kizkurturiko bat egokitu zioten, heste luzearen oso antzekoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.

Burdin hari lodi eta gogor batez lotu zituen ibai tutu bakoitzeko uhateak elkarrekin, eta burdin hari bakoitza burdin haga bati erantsi zion.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 115. orr.

5 turuta.

Ohi ez bezalako trafikoz bor-bor zegoen kalea, automobilzaleen tutu eta tranbia-gidari presatien dangada hots batean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 65. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Atunketari eta lebatzero guztiak tutu joka hasi baitziren, orain ere adio egiten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 266. orr.

Draga zaratatsu bat badian entzun nuen eta itsasontzi bat portuan tutu joka sartzen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 196. orr.

"Klakzon" tutu kolpe luze bat entzun zuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 196. orr.

Aretoko sabaitik zintzilik zegoen fokua pizteaz bat areagotu ziren, oso nabarmen gainera, publikoaren oihu, tutu-jotze, bonbo-hots eta esku-zartak.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 61. orr.

Berriz ere, tutu-hotsa jo zuten talaia nagusitik, eta patioko lagunak lerro-lerro jarri ziren.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 71. orr.

Tutu hotsa kaietan, tranbia ahots-lakarrak oso urrutiko kaleetan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 115. orr.

7 ik tubo 2.

Egongelatik irten eta minutu baten buruan eskuzapi bat eta hortzorearena bezalako tutu bat zekartzala itzuli zen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 42. orr.

Mina kentzeko pilulen tutu bat, erreduretarako benden pakete bat.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 137. orr.

8 ihes tutu (10 agerraldi, 5 liburu eta 2 artikulutan) ik ihes 12.

Kolpe-leungailuak atzeko argiekin bat, lohi-babesak elkar marruskatuz, motoreak marruka, ihes-tutuak ketan. -Nik ez dut inoren ihes-tutua izan nahi -esan zuen barreka begiak txilotuz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 301. orr.

Autoaren ihes tutuari hodi bat jarri zioten eta hodiaren muturra autoaren barrura sartu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

Ihes-tutuari txinpartak zerizkion, gau beltzean...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 298. orr.

9 tutu malgu ik mangera.

Kale erdian, hutsik zegoen lekuan, suhiltzaileen ibilgailuaren eta tutu malgua zeraman bagoi gorriaren letoizko piezek biziki egiten zuten diz-diz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 33. orr.

-Horrela bada, tutu malgua erabili beharko genuke.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 152. orr.

Lau zintzilikari, suhiltzailez mozorroturik (bata tutu malguarekin, bestea aizkorarekin, hurrengoa suitzalgailuarekin...), eta, erdian, suhiltzaileen autoa, sirena eta guzti.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 78. orr.

Zelango irudia osatuko zuten, euren makina tuneleko atean eta tutu malguz eta pinturaz barrura jotzea, atean ertzainak zelatan daudela.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 107. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berunezko tutu (3); tutu hotsa (5); tutu hotsak (4); tutu luze (4); tutu triste (3)

andrearen mintza tutua (3); mintza tutua (5); tutua jo (11); tutua jo zuen (3); tutua jotzen (7); zilarrezko tutua (4)

tutuak jo (5); tutuak jotzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus