Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tubo 1 iz hodia, tutua.

Ceciliak gomazko tuboa hartu zuen, sartu zuen upel batean, tira egin zion ahoaz, eta ardo beltza jarioan atera zuen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 167. orr.

Haren leihozulo batetik metalezko tubo bat atera eta, kanpoan zerrautsak mendi txiki bat egiten zuen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 87. orr.

Hor bazagok tubo handi bat, estoldara edo ez zakiat nora daraman horrek eta, han barruan, txerrikume bat ikusi diat.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 36. orr.

Soldadura gabeko tuboen negozio nagusian.  Berria - Ekonomia   2004-09-02

Orduan izua mundualdi guztirako kendu zidan agindua entzun dut tubotik, nire komandantearen ahots marrantatuan, "Erdu kubertara, Nikola!".  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 195. orr.

2 tubo tankerako ontzi tapoiduna.

Flaskotxoak, kaxatxoak, tuboak, emakume-erreminta haiek guztiak ikusten nituen neure aurrean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 204. orr.

Rayleytarrak, pentsatu zuen Lily Briscoek, pintura berdearen tuboa estutuz.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 170. orr.

Mahaitxora zuzendu eta tubo bat atera du; sakatu eta zarraztada eder bat bota du lagunaren eskubarruan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 51. orr.

Askatu dituzte alozak zatikatu dituzte frutak hustu dituzte hortzore tuboak matxuratu dituzte idazmakinak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 67. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Tubo-gonaren morrontza.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 25. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tubo bat atera (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus