Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

turistiko iz turismoarena, turismoari dagokiona. ik turismo 3.

Kostaldea gune turistiko garrantzitsua da, eta jenderik gehien biltzen duen uneetan ere jendeari ura bermatu behar diogu.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Ipuineko protagonistak hiri turistiko bat du helmuga.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 28. orr.

Sekula egon gabea nintzen leku erabat turistiko batean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 148. orr.

Euskal Herria garrantzia handiko lurralde turistiko bat da.  Herria   2003-11-06

Gida turistikoaren maparen arabera, pilotalekua portutik arras hurbil zegoen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 110. orr.

Eskuetan zeukan mapa turistikoaren orrialde guzietan errepikatzen zen Hong Kong hiriaren turismo bulegoaren lema: [...].  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 84. orr.

Han jarraitzen zuten ekinean motorista frantses eta italiarrek, hantxe foileto turistikoen banatzaileek.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 149. orr.

Gabonetako oporraldiaren amaierak pakete turistikoen salneurriak jaistea ere ekarri zuen.  Berria - Ekonomia   2006-02-17

Bidaia turistikoak egiten dituztela tropikoetara.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 64. orr.

Bostongo ibilbide turistiko-historikoa oso modu errazean egin daiteke.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 63. orr.

Haien atzean, limusinak, turismoak, ibilaldi turistikoetarako autoak eta sedanak herrestan zebiltzan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 233. orr.

Ingurumenarekin bateragarria den garapen turistiko eta ekonomiko bat sortzeko alternatiba.  Berria - Mundua   2004-01-27

Interes bakarra ludikoa zuten, edo turistikoa, nola begiratzen den.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 95. orr.

Pasarte hura ez zen 100 metrotik hartua, eta ez zuen hasierako testuen tonu pastel turistikoaren antzik ere batere.     «Kuskue tanden», 2004 - 69. orr.

Turistikoagoa da hau, baina ez dago guztiz gaizki.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 76. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gida turistiko (4); gune turistiko (3); hiri turistiko (3); proiektu turistiko (3)

bidaia turistikoak (3); gune turistikoak (3)

hiri turistikoan (3)

espainiako interes turistikoen (6); gune turistikoen (4); interes turistikoen aurka (5)gune turistikoetan (3)

gune turistikoetan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus