Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

turismo (orobat turisma g.er. eta turizmo g.er.) 1 iz atsegin hartzeko bidaiatzea; atsegin hartzeko bidaldien inguruko jardueren multzoa.

Espainian zehar turismo egitera etorria.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 9. orr.

Turismoa egin nahi duenak, Italian baditu Torino baino lehenagoko mila aukera.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 37. orr.

Turkiara, astebeteko turismoa egitera.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 117. orr.

Turismoa gutxitu eta ingurumena hondatuko dela ere azpimarratu du elkarteak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-25

Turismoa suspertzeko kanpainaren bat izango da.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 40. orr.

Alde Zaharrak turismoa eta merkataritza bultzatzeko dituen ahalmenak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-16

Gatazkak milaka hildako eta 150.000 errefuxiatu eragin ditu eta turismoa uxatu du.  Berria - Mundua   2004-12-31

Turismoa edo espekulazioa sortzea eskatzen zaio arteari.  Berria - Kultura   2004-11-25

Hiriaren turismo eta ekonomiarako ona izango da horiek denak etortzea eta, bestalde.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 15. orr.

Turismoak indar handia dauka Garaziko eta Baigorriko kantonamenduetan, bereziki ostalaritza eta laborantzan, salmenta zuzenarekin adibidez.  Berria - Euskal Herria   2004-02-21

Laborantzak galtzen duena turismoak bereganatzen du bainan hotel horiek ez dira edonorentzat eginak.  Herria   2003-06-12

Turismoak gaitu salbatzen, horrek esplikatzen du dinamika.  Berria - Euskal Herria   2006-04-21

Turismoaren alorrean, naturguneen kalitatearen hobetzean ezarriko dituzte indarrak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-11

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Argi dago hiriko turismoa, eta turismo kulturala Gasteizen, Donostian eta Bilbon biltzen dela.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 207. orr.

Turismo sexuala asko hedatua baita.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 170. orr.

Adituen arabera, hori guztia ekoturismoaren edo turismo ekologikoaren ondorioa da.  Berria - Gaiak   2004-03-15

Goi mailako gastronomia eta elikagai landatarrak vs. elikadura industrializatua, neurri handi batean, bertoko "turismo berdeak" bultzatuta.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 99. orr.

Ezin gogoratuko nituzke dispertsioa hasi zenetik Joxeanek ezagutu zituen kartzela guztiak, eta ondorioz guk derrigorrez egin behar izan genuen espetxe bideetako turismo iberikoa.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 162. orr.

Barruko turismotik bizi diren herri ederretatik pasatu naiz egunotan: Xile, Akçakoca, Amasra, Sinop...  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 22. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik turistiko.

Turismo esperientzia berezi bat bizitzeko parada eskaintzen dizuet!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 253. orr.

Munduko turismo jarduera %12 hazi da abuztura bitartean.  Berria - Ekonomia   2004-10-28

Aski ttiki eta lasaia omen duzu, turismo azpiegitura erraldoirik gabe.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 69. orr.

Turismo azpi eta gain egiturak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 89. orr.

Turismo-bulegoan ezagutu dut.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 96. orr.

Turismo bulegoko liburuxketan Mundakako argazkia topatu du norbaitek.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 27. orr.

Turismo sailean lanean ari direnentzat.  Herria   2003-07-03

Turismo enpresa batek eginahal berezia egin du postalgintza berritzeko.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 26. orr.

Guy Poulou auzapeza eta Yves Duhalde, hau turismo-elkartearen buru dena.  Herria   2003-10-02

Turismo gidetan ere agertzen da.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 132. orr.

Turismo prospektuak, hiri planoak, posta-txartelak, bisitarako gida-liburuxkak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 58. orr.

Turismo iragarki zaharrak, modaz kanpoko aldizkariak, telefono zenbaki zaharkituak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 80. orr.

Hango inguruen turismo-balioen propaganda egin dezaten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 121. orr.

Turismo arduradunei, ostalariei, hoteletako arduradunei eta zezen-plaza eta Arriaga antzokiko kudeatzaileei galdetu die.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Berriz ere Turismo ikasketei heltzeak ez zuen erakartzen ez gehiegi ez gutxiegi.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 266. orr.

Euren esku dauzkate [sukaldariek] telebista eta irrati programak, egunkarietako gehigarriak, kofradien izendapenak, turismo sariak eta argazkiz betetako luxuzku liburu dotoreak.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 71. orr.

Munduko Turismo Autoen Txapelketan ere parte hartu nahi du.  Berria - Kirola   2006-01-12

Ellenek lastozko kapelarekiko mutil gazte baten begi beltzei so egin zien, zeinak, ia-ia espaloia ukituz, Stutz turismo-kotxe gorri bat gidatzen baitzuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 197. orr.

Israelgo Turismo ministro ohi Rehavam Zeevi hiltzea leporatzen diote Saadati.  Berria - Mundua   2006-03-15

Departamenduko turismo komitean.  Herria   2004-07-15

Duela guti erreberritu da "Gites de France" saileko turismo erakundea.  Herria   2001-06-07

Departamenduko turismo zerbitzuekin eskuz-esku.  Herria   2003-09-25

Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak atzo prentsa oharrez jakinarazi zuenez.  Berria - Ekonomia   2006-03-07

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Sexu turismoa eta haurrak baliatuz egiten den pornografia zigortzeko neurriak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-24

Baikor gaude datu horiekin, baina era berean natur turismoaren inguruan ahalegin handiagoa egin behar dugu.  Berria - Euskal Herria   2006-01-24

Igoera nabarmenena landa turismoak izan du, %8 gehitu baita turismo mota hori aukeratu duten bisitarien kopurua.  Berria - Euskal Herria   2004-01-27

Horrez gain, «espetxe turismoa» ere salatu du.  Berria - Euskal Herria   2004-12-31

5 turismo karrera.

Lucinda Bereziortua Turismo ari zen ikasten hirian jesuitek zeukaten unibertsitatean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 104. orr.

Kirola baztertu eta ikasten eta lanean hasi nintzen (Turismoan lizentziatuta dago).  Berria - Kirola   2006-04-13

6 turismo autoa.

Turismo gorri txiki bat.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 173. orr.

Azkenean, 1.528.849 turismo matrikulatu ziren, duela urtebete Luis Valero Anfaceko presidenteak iragarritako 1,45 milioiak baino dezente gehiago.  Berria - Ekonomia   2006-01-03

Turismo partikularren salmenta gutxi jaitsi da Hego Euskal Herrian.  Berria - Ekonomia   2006-01-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

estherren turismo sexuala (3); hendaiako turismo bulegoan (3); herriko turismo bulegoak (3); informazio eta turismo (3); israelgo turismo ministro (5); kanboko turismo bulegoan (4); kultur eta turismo (8); kultura eta turismo (20); merkataritza eta turismo (34); nazioarteko turismo (3); sarako turismo bulegoak (6)

turismo autoen txapelketan (4); turismo batzordeak (3); turismo bulego (22); turismo bulegoa (35); turismo bulegoa kudeatzen (3); turismo bulegoak (56); turismo bulegoak antolaturik (6); turismo bulegoan (55); turismo bulegoarekin (3); turismo bulegoaren (23); turismo bulegoaren laguntzarekin (3); turismo bulegoek (4); turismo bulegoen (4); turismo bulegoetan (4); turismo bulegoko (15); turismo bulegora (6); turismo bulegorat (3); turismo egitera (3); turismo ekintzetxea (3); turismo ekintzetxeak (4); turismo ekintzetxearen (3); turismo eta merkataritza (7); turismo gune (7); turismo gune bat (3); turismo kontseilariak (3); turismo kulturala (4); turismo ministro (10); turismo ministro ohi (4); turismo ministroa (4); turismo pastoralaren (3); turismo sailak (11); turismo sailaren (3); turismo sailburu (8); turismo sailburua (5); turismo sailburuak (9); turismo sailean (3); turismo saileko (8); turismo sexuala (22); turismo sexualak (3); turismo sexualaren (6)

merkataritza eta turismoa (3); turismoa egiteko (5); turismoa egiten (4); turismoa erakartzeko (3); turismoa sustatzea (3)

turismoaren alde (3); turismoaren beharra (4); turismoaren gatik (3); turismoaren sail (3); turismoaren saila (3); turismoaren sailean (6)

turismoaz arduratzen (4)

landa turismoko (3)

turismotik bizi (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus