Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ttarrotu, ttarro(tu), ttarrotzen 1 da/du ad ipar adkor tarrotu.

1972an sortu ikastola, ari da orain ttarrotzen, azken urte hauetan bereziki, kopuruen emendatze azkar bat sendi baita: 66 haur 1995ko sartzean, 82 1997an, 99 1999an, eta 107 aurtengo sartzean.  Herria   2001-09-13

Ttarrotuko denean, zaldiz ibiltzen irakatsiko diot Maianari.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 187. orr.

Landaren xume gisa, hauskor ttarrotzean.  Herria   2004-11-04

2 (era burutua izenondo gisa)

Pentsu dut bide beretik segituko dutela gure gazte eta haurño ttarrotuek.  Herria   2003-06-26

3 (era burutua izen gisa, kirol mailetan) ik ttarro 2.

Pilotan: esku huska ttarrotuetan.  Herria   2001-05-03

Ttarrotuagoen mailan (14-18 artekoetan) xapelketa hori egina izan zen Itsasun aintzineko astean eta hor Miren Artetxe eta Xumai Murua-k ordezkatuko dute Lapurdi eta Mizel Mateo-k Baxenafarroa.  Herria   2003-06-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus