Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ttarro 1 izond ipar adkor tarroa.

Ordukotz, frango herrixka ttarroa egina zen, bost ehun bat familia bizi, ehun urte lehenago hogoi bat baizik etzelarik haatik.  Herria   2002-10-17

Eskuin, bere etxe xuriekin, herri bat, frango ttarroa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 35. orr.

2 (izen gisa, kirol mailetan) ik tarro 2.

Marion Etchegoinberry eta Virginie Joncquet-k, Ttarroen mailan, finalerdietan galdu zuten, Euskal Herriko trinketeko xapelketan.  Herria   2001-01-25

Gure xito eta ttarroek esku huska azken borroka jokatuko dute ezker paretean, azaroaren 26an Beskoitzen.  Herria   2005-11-17

Orain arte, ezker paretean bi aldiz irabazi dute gaztetxoetan, eta lehen aldia orain ttarroetan.  Herria   2002-07-25

Benjamin ttarroen mailean Jeremy Irazoqui eta Remi Marticorena agorrilaren 11 an Landesetan eginen den finalerat helduak ditugu.  Herria   2003-08-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

benjamin ttarroak (4)

benjamin ttarroen (3); benjamin ttarroen mailean (3); ttarroen mailan (3); ttarroen mailean (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus