Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Portutik bazterrez bazter herri erdira doan bidexka ilunean, adineko bikote bat ttapa-ttapa doana. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 146. orr.
Egin diot galde, kamioz ttapa ttapa honuntz datorren laborari xahar sudurmako bati: [...]. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 91. orr.
Andrea bere sonbreirutxoarekin, kipea bizkarrean urrundu da ttapa ttapa pauso arinka. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 80. orr.
Bitartean, bidean ttapa-ttapa doala, duela astebete telefonoz entzundako ahotsa entzuten du. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 169. orr.
Txakur leiala nola, hala tratatzen dut pianoa: hizketan egiten dugu; ferekatu egiten dut; teklei ttapa-ttapa eragin, à promener, à promener!, eta paseoan ibiltzen gara elkarrekin. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 65. orr.