Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Batengana zein besterengana hurbiltzen zen urrats labur eta lasterrez, edo, esan ohi denez, tipi-tapa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 242. orr.
-Ba doaz bi lagun espaloian oinez tipi-tapa. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 181. orr.
Erosi du izozki bat, sartu du patrikan, eta badoa harro bueltan tipi-tapa baserrira. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 49. orr.
Baby Suggsek pentsatu zuen Bixkor zela tipi-tapa, sekula joaten ez zen lekuetara. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 149. orr.
Haren oin ortutsek tipi-tapa jotzen zuten behegaina, eta nire buru gainetik pasatzen. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 75. orr.
Aita batek ere halako harridura batez begiratzen omen dio tipi-tapa pauso baldarka ibiltzen hasi berri den semeari. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 13. orr.
Txindurriok 100 miloi urte inguru daramatela tipi-tapa eginez planeta honetan barrena. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 158. orr.
Hartu poltsa galtzarbean eta tipi-tapa tipi-tapa joan nindunan handik. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 77. orr.
Baina kapaz estali ahal izan baino lehen, arnasa bere erreskuratu ahal izan baino lehen, hanka handi batzuen tipi-tapa hots biguna entzun zuten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 270. orr.
tipi tapa (49); tipi tapa joan (3)