Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tristura (1028 agerraldi, 161 liburu eta 91 artikulutan; orobat trixtura 8 agerraldi, 4 liburu eta 4 artikulutan) 1 iz arimaren egoera bihotz-mingarri, bare eta iraunkorra; nahigabeak edo oinazeak gogoa hartzea. ik tristezia; goibeltasun.

Bere bihotzean poza eta tristura sumatu zituen nahasian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 823. orr.

Noiz bihurtzen da tristura depresio?  Berria - Gaiak   2006-04-02

Ez zuen beldurrik ez tristurarik sentitzen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 97. orr.

Poz sinestezinak tristura arintzen zien, eta mirari berri batek haien gogo-bihotzak harriduraz gainezka utzi zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 253. orr.

Bakardadearen tristura arintzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 206. orr.

Haserreak ezin izan zion tristura eragotzi.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 99. orr.

Nigan utzi zituen zauria eta tristura ez dira sekula ezabatu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 222. orr.

Tristura ikusi nion aurpegian, maitasuna ezin dela behartu esaten ari zenean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 107. orr.

Tristuran irauten badu, Babiloniako gaitzak joko du, eta hau, negar-malkoz garbitu ezean, herdoil iraunkor bihurtuko da haren bihotzean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 359. orr.

Wulff, tristurara eta etsipenera erraz lerratzen zena izaki berez, gaixorik eta anemiarekin sentitzen zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 181. orr.

Nekeak eta tristurak jota oheratzen zara halako batean eta oharkabean harrapatu zaitu loak eta ez dakizu ametsetan zaudela.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 132. orr.

Azal horren atzean tristuraz hiltzen edo desiraz urtzen ari zen haragizko emakume bat.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 70. orr.

Barrua tristuraz bete zaizue.  Elizen arteko biblia   Jn 16,6

Ume biluzi polit bat ikusi zuen, berari tristuraz begira.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 291. orr.

Tristuraz eragiten zion buruari, luze eta astun hasperen eginez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 74. orr.

Zure amak zure tristuraren areagotze hori maiteminaren areagotzeari egotzi diola, laidotua dela beraz.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 344. orr.

Zenbat metro karratu ditu begirada baten tristurak?  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 37. orr.

Hura tristura bazterretan!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 286. orr.

Gaztetan Mediterranioko argiak luzaz gozatu izanak areagotu egiten zion egurats gandutuaren zama, bazterralde lausotuarekiko tristura.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 10. orr.

Ene anaia zenarekiko tristurak eraman du beste mundura.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 181. orr.

Zergatik tristura eta samin hori zeure bekatuengatik?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 634. orr.

· Pasio hauek esplikatzen dizkigute Poztasunaren eta Tristuraren afektuak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 259. orr.

Jainkoak ez du pasiorik, eta ez du afekzio bihirik pairatzen, ez bozkariorik ez tristurarik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 557. orr.

Edozein gauza gerta daiteke ustekabez Poztasunaren, Tristuraren edo Desiraren kausa.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 265. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hilko dutenaren heriozko tristura, hiltzailearen poz ankerra.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 45. orr.

Asmatutako tristura beltz bat, sekula izan ez diren garai batzuen mina, denborarik ez zen denbora haien atzera-karga.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 113. orr.

Tupusteko tristura zorrotz bat bihotzean, ulertu zuen ez zuela ez lo egiterik, ez lasaitasunik, ez alaitasunik izango esferatik bereizitako ordu madarikatu, beltz hura igaro arte.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 21. orr.

Ezkutuko tristura isil batek astintzen zion bihotzaren hondoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 386. orr.

Ezin izaten zuen bere tristura garratza erabat eragotzi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 693. orr.

Tristura umel batez kutsaturik bezala ibili zen bolada batez, xangrin edo saudade sakon batekin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 91. orr.

Oinez abiatu ginen gure txokora, azken gaua izango zela jakinda, tristura mehe baten mende biok.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 280. orr.

Zerk eragiten zion ezohiko tristura eta atsekabe hura.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 211. orr.

Tristurarik handiena elizetako eta kaperetako ezkilak entzutea zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 107. orr.

Emeki-emeki halako tristura pisu, eutsiezin batek hartzen ninduela sentitu nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 73. orr.

Tristura oinazegarria xeheki printzatu zitzaion barrenean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 181. orr.

Calviko gizon noble baten emaztea, Juliana izenekoa, tristura ilunean bizi zen, bere seme-alaben zoritxarreko galeragatik negarrez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 860. orr.

Edozer gauza zure tristura luze, sakon, ulertezinaren aurrean larrubizirik ez geratzeagatik.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 41. orr.

Jalgi naiz haren gelatik sentimendu tristurazko eta halaber izuzko batez.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 395. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Suerte txar hura zela eta, tristura-puntu txiki bat nabari zitzaion aurpegian.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 81. orr.

Halako moldez dago antolaturik mundua, ezen atsegingarri zaiguna, haren aurrean denbora gehiegi egonez gero, tristura-iturri bilakatzen baita bat-batean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 91. orr.

Bere arimaren bi muturrak ziren, batetik, mingostasun-, lehortasun-, garraztasun-egoera bat, eta, bestetik, depresio- eta tristura-sentipen bat ziren.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 268. orr.

Zer tristura-minak ez ote lukeen kiskaliko "bere Lolotte"... Tristura-nahasketari amore ematen diozu, batzuetan pozik, besteetan goibel, gaur prest, bihar txarto.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 40. orr.

Tristura-printza oinazegarriak aienatu zituen, eta hagitz aztoratuta sentitzen zen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 175. orr.

Animaliek bizirik jarraitzen dute aski ongi, baldin eta halako tristura-hondar bat aintzat hartzen ez bada.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 17. orr.

Tristura-garaia izanda ere, gaztea beti gazte, eta gai dagoenak zerbait nahi.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 57. orr.

Haren aurpegiak poza islatzen zuen eta ez zuen oinazeen erdian inolako tristura-zeinurik azaltzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 859. orr.

Hara, badator negar- eta samin-eguna, atsekabe- eta tristura-eguna!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 698. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gero, ama-tristura bati amore emanez bezala: [...].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 360. orr.

5 irud/hed

Ezin baitzituen jasan tristuraren oihal astun hauek.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 151. orr.

Tristuraren enbor zaharra lehertzeko burniziri beltza iduri.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 82. orr.

Tristuraren argi abaildua zuten sendagilearen begiek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 210. orr.

Urdailaren tristuran neurtu du egun bartko poza.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 56. orr.

Espero ez nuen tristura olatu batek harrapatu nau goitik behera.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 52. orr.

Tristura-zipriztinak bere aurpegi maitagarrian.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 57. orr.

Garaitza hori da geltokien gaitza: tristura usaina, lurrin hitsa.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 44. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus