Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tristezia (199 agerraldi, 56 liburu eta 25 artikulutan; orobat tristeza 5 agerraldi, 2 liburu eta 3 artikulutan, eta trixtezia 9 agerraldi 8 artikulutan ) 1 iz tristura.

Zernahi pairatua genuen, gosea eta egarria, izua eta tristezia, sua eta burdina.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 277. orr.

Tristeziak, heriotzak bezala, ez du inoiz ezertarako balio. Irudiarekin duen loturak bereizten du beldurra poza edo tristezia bezalako sentimenduetatik.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 170. orr.

Euriak tristezia dakar.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 34. orr.

Liverpool berehala tristezia sartzen zaizun hiri bat da.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 43. orr.

Tristeziak eta bozkarioak erdibitzen naute.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 143. orr.

Bozkarioa lurrundurik, tristeziak hartu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 145. orr.

Tristezian blai, udazkena.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 31. orr.

Aterrunerik gabeko hotzak eta eguraldi euritsuak tristeziara gonbidatzen zuten.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 168. orr.

Aitonarengandik eta aitarengandik datorkio Adelinori tristeziarako isuria.  Berria - Kultura   2006-02-14

Buruari tristeziaz eragin, eta esan zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 134. orr.

-Amodio minez hiltzen dena, hil dadila tristeziaz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 364. orr.

Tristeziazko lanbroa sumatu nizun begien sakonean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 28. orr.

Etxearen giro lasaian bazen senarraren fede sakonak ere ezin uxa zezakeen tristeziazko eta malenkoniazko halako aire bat.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 122. orr.

Tristeziazko olatu geldo eta ilun bat bezalakoa izan zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 74. orr.

Victor Hugok esana omen da malenkonia tristeziaren zoriona dela.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 198. orr.

Bastiza honen mina eta tristezia ez ditu nehondik ere gauaren ilunak gordetzen ahal.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 30. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Tristezia gozo horrekin.  Berria - Kultura   2004-09-21

Bere begiek tristezia amaiezina iradokitzen zuten.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 10. orr.

Tristezia mugagabe batek baizik ez baininduen lotzen errealitateari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 212. orr.

Bere begi urdin handietan oinazerik mingarriena ikusten zen, tristeziarik sendaezinena.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 41. orr.

Etsaigoak ez gaitu bultzatuko gaitzari gaitzaz erantzutera, neurrigabeko tristezia sakonak ez gaitu itoko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 382. orr.

Arimarik gabeko hark halako tristezia lauso bat sartu zidan bihotzean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 30. orr.

Bere adiskide zaharrarekin elkartzen zen bakoitzean halako tristezia nagusitzen zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 53. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Irribarreak, eztia eta halaber tristezia ukitua zuenak, liluratu egiten ninduen. Tristezia itzal baten ukitua.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 136. orr.

Martinen aurpegian tristezia arrasto bat islatu zen, sentitzen zuena gordetzera saiatu arren.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 26. orr.

Zaitak, buruari tristezia aire batez eraginik, esan zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 287. orr.

4 irud/hed

Tristeziaren musuak sugearen laztanak legez korapilatzen zaizkit eztarrian.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 78. orr.

Denborak, zirimolaka, tristeziaren orbela berekin eraman ondoren ere zorion hondar bat geratzen dela pentsatzen du alargunak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 198. orr.

Tristezia larriaren aztaparretan behera.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 155. orr.

Tristeziaren eta etsipenaren kopa oinazetsua hurrupatua zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 25. orr.

Ezinezko dela tristeziaren eremu mortuan luzaro bizirik irautea, bizipozaren iturriko urik edan gabe.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 130. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

edertasuna eta tristezia (3); tristezia ematen (3); tristezia eta poza (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus