Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

triste (orobat trixte g.er.) 1 izond poztasun edo alaitasunik ez duena, tristura adierazten duena. ik goibel; ilun. (pertsonak eta kidekoak)

Biok irakasleak, biok New Hampshirekoak, baina zu alaia eta bera tristea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 33. orr.

Tristetzat jotzen gaituzte, baina beti pozik gaude.  Elizen arteko biblia   2 Ko 6,10

Hiri osoan zegoen pertsona triste eta mindu bakarra zirudien.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 301. orr.

Emakume triste bat ohe batean eserita.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 144. orr.

Dama eder bat edukiko nuen zain gazteluren batean, arima garbiko printzesa triste bat.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 146. orr.

-Zein gizon tristea! -esan zuen Mathildek, Velasco desagertu orduko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 183. orr.

Mahasti zaharraren landatzaile tristeak ere denboren gainbehera salatzen eta gizaldia madarikatzen du.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 161. orr.

Hantxe agertzen dira, fraile triste gisa, gelarako abian behin eta berriz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 122. orr.

Zuzenbidean lizentziatu triste bat besterik ez naizelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 238. orr.

Haurdunaldiak erabat aldatu zuen Lulu; isekari eta alai zena, triste eta sentimental bihurtu zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 303. orr.

Don Juan mantxatar apatiko, triste bat zen, oso serioa, oso neurritsua, oso zezenzalea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 206. orr.

Militante bat bezain ernegante eta neurotikoa, guraso bat bezain xitala, tristea eta alua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 30. orr.

Piltzar artean bizi ziren ume gaixobera eta tristeak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 292. orr.

Tristeak gaituk bai gu, zinez!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 54. orr.

Honek bikote triste bat ere ez dik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 223. orr.

Jende triste guzia jainko amorfo horren bila dabilela oraindik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 254. orr.

Pailazo tristeetan tristeena.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 66. orr.

2 (bestelakoak)

Judu hark akertxo triste nekatu xamarra ematen zuen.  Mat?as M?gica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 63. orr.

Gauza tristea, benetan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 111. orr.

Hamaika emakumeren aurpegi tristeak ikusi zituzten atalondo ilunetatik haiei begira.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 86. orr.

Nre sabela alaitzeko jogurt triste bat ere ez zeukala niretako hozkailu arpilatuak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 190. orr.

Gau beranduan prestatzen zidan zerba-pure tristea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 214. orr.

Bi hilabetez ibili naiz oinezko bidean, haran handi triste batean behera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 124. orr.

Petroliozko argiontzi triste batzuen argita.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 147. orr.

Argi gorri tristezko iturri batek aspaldi bainatu eta gatibu hartu zuen lekuan, orain ez dago ezer.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 362. orr.

Nire adiskide haiekin, hiriko zoko tristeenak bilatzen nituen gure bileretarako.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 173. orr.

Berri triste hori aitari helarazi behar zaiok, inori baino lehen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 16. orr.

Bertsorik tristeenak idatz ditzaket gau honetan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 185. orr.

Maiz-maiz kanpai-hots geldi, tristeak entzuten ziren...  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 197. orr.

Agur hura oso tristea izan zen, eta penaz ikusi nuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 184. orr.

Hiri honetan, asteazken triste batean, zer uste duk dagoela irekia goizaldeko bortzetan?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 25. orr.

Horregatik da tristea udazkena.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 65. orr.

Nazkatu naiz bukaera tristea duten ipuin alaiez.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 132. orr.

Historiaren alde tristea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 388. orr.

Irribarre tristea itzuli zitzaion ezpainetara.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 134. orr.

Gau batez, tristurak menderatuta, lo tristeak hartu zuelarik, San Frantzisko agertu zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 872. orr.

Musika hasia zen, tristea pasodoble hura.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 103. orr.

Bere pentsamendu tristeetan murgildua.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 168. orr.

Batzuetan pentsamendu tristeak etortzen zaizkio, eta orduan musika ere tristea bihurtzen da.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 245. orr.

Gerra dela eta ere hausnarketa tristerik ez da falta liburuan. ik tristerik.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 132. orr.

Paretetako pitzadurek, leiho puskatuek, pintura higatuek, utzikeriazko eta gainbeherazko sentipen tristeak dena betetzen zuten.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 122. orr.

Ahalmen triste horrexek pentsarazten digu mundu objektiboa bera ere geure metaforetara errenditzen dugula.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 10. orr.

Baina mozkor tristekoa naiz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 138. orr.

Ez nuen dena kakaztu nahi zapata takoidun triste eta aise ere prosaikoagoen kontura.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 363. orr.

Erretira guztiak tristeak badira, tristeetan tristeena izan zen hura.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 45. orr.

Sukaldeko armarioa trastez beteta egon arren, kafetera triste bat ere ez dago.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 38. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Lasai zegoela ematen zuen, triste-itxura doi batekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 82. orr.

· Autista halakoa; "Musu-triste" erraten diodalarik ere ez du muturjea argitzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 7. orr.

Triste dagoenak begirada tristea duela-eta, begi-triste irudikatu ohi dugu tristura.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 49. orr.

· Kolore motel-tristeetako atorra luzez jantzita.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 125. orr.

4 (adizlagun gisa) ik tristeki.

Triste bizi eta hilko balitz hobe lukeela seguru dakienaren tristura.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 131. orr.

Beraz, triste eta alai jaiki zen, hori esaterik baldin badago, poza eta nahigabea txandaka sentitzen baitzituen barnean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 241. orr.

Juduak begia eman zion ibaiari, ez triste ez alai.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 17. orr.

Eta irabaziz gero, triste jartzeko arrazoia izango al litzateke nire azken indarrak borrokan uztea?  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 73. orr.

Gogoeta horiek arras triste jartzen zuten, bere anaiarengan edo Lisarengan gogortasunik batere sumatu ez arren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 122. orr.

Helen oso triste dago, eta zurekin animatu egingo da.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 38. orr.

Benetan triste geratu nintzen Elronden segizioan ez zetorrela ikusita.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 313. orr.

-Triste sentitzen naiz -esan zuen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 35. orr.

Merry makurtu eta triste urrundu zen, zaldizkoen ilarei begira.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 88. orr.

Éomerrek, nekatuta eta triste ikusi zuenez, esan zion: [...].  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 170. orr.

Gizonak triste baina irmo erantzuten zien: [...].  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 200. orr.

-Ondo pasatu genuen azken aldia! -erantzun zuen Darling jaunak, triste.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 42. orr.

5 triste-triste izond

Irri triste-triste bat egin zidan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 74. orr.

Paolak irakurri zidan, garai hartan historia triste-tristeak maite zituelako, historia bihotz-hunkigarriak, negarra eragiten zutenak, atarramentu txarrekoak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 269. orr.

6 (adizlagun gisa)

Triste-triste ari ziren neskak txutxumutxuka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 62. orr.

Errege-erreginak triste-triste bizi ziren seme-alabarik ez zutelako.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 19. orr.

Oinak arrastaka, Harry triste-triste joan zen sukaldera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 40. orr.

Zinkurinka egiten edo aurpegia triste-triste jartzen hasten ziren gizon lodikote haiek, nazkagarriak iruditzen zitzaizkion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 51. orr.

Begiak triste-triste ditu berriro, gaixoak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 99. orr.

Ginny haiei begira egon zen, triste-triste, Hermioneren ohiko aulkian eserita.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 227. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahots triste (5); arras triste (3); aurpegi triste (3); bakarrik eta triste (3); begi triste (7); begiak triste (5); begirada triste (4); berri triste (4); beti triste (6); bezain triste (5); bihotza triste (3); bizitza triste (3); bizitza triste eta (3); dago triste (5)

egon triste (5); ere triste (12); ez da triste (3); ez dago triste (3); ez egon triste (4); gauza triste (7); gertaera triste (6); gertakari triste (4); hiri triste (3); historia triste (4)

irribarre triste (14); irribarre triste bat (4); irribarre triste batez (4); istorio triste (9); itxura triste (3); kanta triste (3); kantu triste (3); kasu triste (5); kasu triste bat (5); kontu triste (4); musu triste (5); nahiko triste (4)

oso triste (27); oso triste jarri (3); oso triste nago (3); taldea triste (3)

trieste eta triste (3); triste agertu zen (5); triste antzean (10); triste baino tristeago (4); triste begiratu (4); triste bezain (3); triste bizi (9); triste bizi naiz (5); triste dabil (3); triste dago (16)

triste egon (8); triste egongo (3); triste egotea (5); triste egoteko (10); triste eta etsita (3); triste eta goibel (3); triste eta ilun (5); triste eta urduri (3); triste gaude (3); triste geratu (4)

triste ikusi (4); triste ikusten (8); triste isilena (3); triste jarri (15); triste jarri zen (8); triste jartzen (19); triste jartzen nau (4); triste jartzen zen (4); triste kantatzen (4); triste nago (11); triste nengoen (7)

triste samar (12); triste samarra (9); triste sentitu (3); triste sentitzen (6); triste triste (10)

triste utzi (3); triste zaude (4); triste zebilen (4); triste zegoela (7); triste zegoen (18); triste zirudien (3)

tutu triste (3); txiste triste (4)

amaiera tristea (5); apur bat tristea (3); begirada tristea (5); benetan tristea (3); beti tristea (3); bezain tristea (6); bizimodu tristea (3); bizitza tristea (5); bukaera tristea (3); doinu tristea (3)

egoera tristea (3); egun tristea (21); egun tristea da (9); entrenatzaile tristea (3); errealitatea tristea (4); errealitatea tristea dela (3); gauza tristea (10); gauza tristea da (4); giro tristea (3); historia tristea (5)

irribarre tristea (9); irribarre tristea egin (4); istorio tristea (6); itxura tristea (7); jende tristea (3); kontu tristea (3); musika tristea (3); nahiko tristea (4)

ondo tristea (3); oso egun tristea (3); oso tristea (23); oso tristea da (10); patu tristea (3); piano tristea (4)

tristea da esatea (3); tristea da oso (3); tristea eta gogorra (3); tristea iruditu (5); tristea iruditzen (10); tristea iruditzen zitzaion (4); tristea izan (40); tristea izan zen (19); tristea izan zuen (4); ze tristea (3); zein tristea (3); zeremonia tristea (3); zinez tristea (3)

baino tristeago (12); ezin tristeago (3); triste baino tristeago (4)

are tristeagoa (5)

ezer tristeagorik (3); gauza tristeagorik (5)

begi tristeak (4); gauza tristeak (4); gogoeta tristeak (3); kantu tristeak (4); kontu tristeak (3); oso tristeak (3); pentsamendu tristeak (6)

piano tristearen (6); piano tristearen musika (3)

gauzarik tristeena (3); tristeetan tristeena (4)

bertsorik tristeenak (5); bertsorik tristeenak idatz (4)

gauza tristeetarako (3)

musu tristek (5)

itxura tristeko (3)

antonio musu tristeren (4)

irribarre tristez (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus