Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tristerik adlag tristuraz, tristeki. ik triste.

Ezinak tristerik uzten nau.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 101. orr.

Pozik dagoenak barre egiteko gogoa sentituko du agian, eta tristerik dagoenak berriz negar egitekoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 66. orr.

Zoritxar guztiak oroituta, tristerik zeuden denak.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 18. orr.

Erregeak burua makurtu zuen, eta tristerik urrundu zen.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 59. orr.

Ez bainintzen mugitzen eta printzeari tristerik begiratu baizik ez bainuen egiten.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 184. orr.

Edozein xoriñok kaiolan tristerik du kantatzen, zeren kanpoa baitu desiratzen: horixe da libertatearen giltza.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 257. orr.

Aulkiak, mahaiak, liburuak eta gortinak metatzen ziren haien inguruan, tristerik, atzoko, herenegungo, herenegunaren aurreko hautsa jantzirik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 412. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus