Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure herria triskatuko zutela egin zuten zin Mussolini guztiek. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 26. orr.
Atera zen Israelgo erregea ere, triskatu zuen zalditeria eta gudu-gurditeria eta izugarrizko hondamendia egin zien siriarrei. Elizen arteko biblia 1 Erg 20,21
Damaskoko lautadara jaitsi eta uztei su eman zien, artalde eta behi-taldeak triskatu, hirietan guztia harrapatu, landak soildu eta jende gaztea ezpataz hil zuen. Elizen arteko biblia Jdt 2,27
1643an, Zaragozako harrizko zubi handia kraskatu eta triskatu zuen uholde izugarri batek. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 62. orr.
Etsaiak pertsegitu nituen eta triskatu, eta ez nintzen itzuli denak suntsitu arte. Elizen arteko biblia 2 Sm 22,38
Konfiantza osoz idia zaintzeko gomendatu zion, bera itzuli artean otsoek triskatu ez zezaten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 871. orr.
Hor datoz matxinsaltoak piloka, herri indartsu eta kontaezin baten antzeko, nire lurraldearen aurka; lehoiak bezalako hortzak dituzte, dena triskatzen dute. Elizen arteko biblia Jl 1,6
Belauna triskatu zitzaion, eta hogei urte ez zituela futbola utzi behar izan zuen betiko. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 33. orr.
Arropa, janaria, liburuak, ontziteria... Dena lurretik, dena triskatuta. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 121. orr.
Txuspok zuzen-zuzenean jo du pianorantz, eta triskatu antzean duen egurrezko tapakia atabalatzen hasi da. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 61. orr.
Ia-ia ez zen ezer gelditzen: harri hondar batzuk patio zaharrean, eta eskudela, besterik ez, eskailera triskatuetan, xaharrak bizikletarekin eta saskiekin igotzen eta jaisten zituen eskailera haietan. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 176. orr.