Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sakailatu, sakaila, sakailatzen (orobat sakaildu; Euskaltzaindiaren Hiztegian sakailatu agertzen da) 1 da/du ad zauriz bete; sakaila egin.

-Sakailatu ezazue goitik behera! -baina segurtasunik gabeko agindua izan zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 191. orr.

Beren etsai guztiak ezpataz jo, hil eta suntsitu egin zituzten juduek, lepoa moztuz eta sakailduz.  Elizen arteko biblia   Est 9,5

Eskua luzatu du kokotsa sakaildua duen langileak, mendeku zaharren bat gomutan, menturaz.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 128. orr.

2 erabat desegin, suntsitu.

Herrialde horiek guztiak tartariarrek sakailatu zituzten, eta nazio suntsitzaile hori bizi da bertan, bazter haiek kutsatzen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 31. orr.

Erromatar probintziak gobernu-era despotiko eta gogor batek sakailatuta zeudela.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 92. orr.

Nola jasan dezaket nik neure herritarrak hondatuko dituen zorigaiztoa ikustea? Nola eraman ote nezake neure senideak sakailtzen ikustea?  Elizen arteko biblia   Est 8,6

Entzun, nahi baduzu, haren laguntza hartu zuen dohakabearen boza; baina ez hargatik entzungor egin sakailatu dituen ehundaka kaltetuen oihuei.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 109. orr.

Soldadu israeldarrek hiru etxe eraitsi zituzten, baita oliobondoak eta limoiondoak sakailatu.  Berria - Mundua   2004-02-12

3 irud/hed

Lehen enperadoreen garaian, epaiketek etengabe sakailatu zituzten Erromako familia handiak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 255. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Hiri kiskali eta populazio sakailduetatik ez dago irabazia ateratzeko modurik  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 262. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus