Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bidean aurkitzen dituzten dohakabe guztiei "herrikume astoa" oihukatzen diete, eta norbait lodia izanez gero "tripontzi" edo "urdaizaku" deitzen diote. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 241. orr.
Mutilzahar, tripontzi, tolosar peto alai eta alferra, arratsaldero soziedadera joan zalea. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 80. orr.
Nagusi zitalek ematen zioten soldata ziztrinarekin ezin izango zituela beti mantendu bi seme bizkarroi tripontzi eta errespetu gabeak. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 167. orr.
Senar tripontzi erdi-inpotente haren ondoan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 121. orr.
Ez dago gauza gorrotagarriagorik: goiz goizetik txikiteoan mozkortzen diren gizon zahar tripontziak, eguraldi ona seme-alabekin paseatzeko aprobetxatzen duten gurasoak, balkoietatik auzokideen zelatan dauden atsoak... Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 93. orr.
Masaila gorriak puruak mastekatzen, oliba-koloreko aurpegi iharrak, gizon eta emakume gazteen soin lauak, gizon nagusi tripontziak, denak estu-estu eginda. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 175. orr.
Tripontzi hura fruituan bai, baina lanean parte hartzeko prest ez zegoela ikusiz, [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 328. orr.
Ez nuen egoera luzatu nahi, ez ote nintzen damutuko, ez ote zen tripontzi hura gehiegi hurbilduko, gehiegi emozionatuko. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 134. orr.
Kapela hark zapala, lohia eta biguna ematen zuen, onddo-kapela tripontzien eta esekitokietatik zintzilikatuetako jipijapa kapela dotoreen artean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 175. orr.
Zer duk gaur nire tripontziarendako? -ordenagailuaren pantailaren ipurdia ferekatu zuen berriz, ia-ia likitsa gertatu zitzaidan keinu batean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 98. orr.
Soldadua bera oso txikia zen, itxuraz xaloa eta guztiz lodia, saman bertan hasten zitzaion tripontzia, girgiloa idun gainetik. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 97. orr.
-Abisatu zintudan ez zenidala ziria sartu behar, ez? -erran zion, ganibetaz tripontzia ziztatuz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 269. orr.