Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tripazain (orobat tripazai g.er.) 1 izond/iz pertsonez mintzatuz, oso jatuna dena. ik tripontzi.

Bilintxen bertso batzuk kantatu zituen, Potajiarena izenekoak, eta nola haietan egileak apaiz tripazain bati burla egiten dion.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 104. orr.

Ume tripazain batek bezala, dena irensten zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 106. orr.

Herri guziak adarra jotzen zion aguazil gixatxarra, eta beste antzeko hirulau alper tripazain edo erdimoxkor grazioso.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 56. orr.

Tripazain eta mozkorra, zergalari eta bekatarien laguna.      - 0. orr.

Ez zaitez elkartu zurruteroekin, ez eta tripazainekin ibili ere.  Elizen arteko biblia   EsZ 23,20

Kretarrak beti gezurti, piztia txar eta tripazain alfer.  Elizen arteko biblia   Tt 1,12

Tripazain galanta dela, txoro-txoro jaten duela.     «Bizia lo», 2003 - 24. orr.

Lehenbiziko hilketaz geroztik, tripazain handiek odola xurgatu zietek jale urriei.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 293. orr.

2 irud/hed

Higuin zituen Maxek halako pertsonak: hitz-irensleak, puntuazio-ikur oroen tripazainak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 356. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus