Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zientzia-gizonek gauza nabarmen horien existentzia trinkoki ezarri eta uste hutsezko gauzan existentziarik eza erakutsi behar izan zuten. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 122. orr.
Abarren artean balantza kulunkaz ari zen, itsasora ilkitzeko beldurrez kaiari trinkoki loturik legokeen ontzia bezala. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 170. orr.
Gurutzearen inguruan plantatu ziren gizon ilunak, pistolak trinkoki lurrean zegoenarengana zuzenduz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 88. orr.
Eta, trinkokiago bildurik, leku estuagoan jo eta punpatzen direnek, euren egitura korapilotsuetan trabaturik, haitzaren sustrai indartsuak eta burdinaren gorputz ohila eta antzeko guztiak osatzen dituzte. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 103. orr.
Lodiagoa, berriz, trinkokiegi igortzen da, edo ez du behar besteko indarrez aurrera egiten edo ezin du behar den tokian sartu, edo, sarturik, hazia nekez nahasten da emakumearen haziarekin. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 301. orr.