Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harri trinkoa, zeparik gabea, ehunka gizoni ehunka urtez lan emateko modukoa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 121. orr.
Ez dela solido trinko bat. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 151. orr.
Gero, murru trinkoak eratzen ziren berriz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 154. orr.
Irudiek erakusten dute Wild 2 [kometa] trinkoa dela, eta ziurrenik ur izoztua eta beste izotzen nahasketa gogorra da. Berria - Gaiak 2004-06-24
Material trinkoa da hezurraren pareta, eta barrunbe batzuk ditu zelula bizientzako. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 20. orr.
Trinkoa du haragia, estu-estua eta mugikaitza. Elizen arteko biblia Jb 41,15
Txiki bezain trinko bularrak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 20. orr.
Autoa zegoen han, hutsik, inguru guztian zuhaitz sendoak eta gainean adar trinkoak sabai gisa zituela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 230. orr.
Zura trinkoa eta indartsua du: estimatua da oso. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 237. orr.
Soka trinko eta hautsezinen modukoak. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 14. orr.
Nora galdua zen beira trinkoaren zurruntasun amoremangaitz hura? Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 44. orr.
Halako hodei-multzo trinko itsu bat sortu zen berehala brankaren aurrez aurre. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 141. orr.
Eguzkiaren norabidean gindoazen, sigi-sagaka noski, zidor bat non ageri, handik, oihan trinkoan barrena. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 71. orr.
Basorik trinkoena ere soiltzen duten egurgileak. Elizen arteko biblia Jr 46,23
Arboladi hori, trinkoa izanik ere, errepide publikotik oso gertu dago. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 172. orr.
Beste batzuetan, ordoki handi oparoak ziren, landaredi trinkoz estalitako alderdiak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 138. orr.
Eguzkiak Zitadelako hostotza trinkoko zumar handietan jotzen zuen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 39. orr.
Urtero moztu ohi zuen ilea, oso trinkoa zuelako. Elizen arteko biblia 2 Sm 14,26
Lepoko gogorra eta alkandora paparduna jantzirik eta gizon gaztearen bibote trinkoarekin. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 119. orr.
Bazen arrano handi bat, hegal tzar luzekoa, lumaia trinko eta koloretsua zuena. Elizen arteko biblia Ez 17,3
Burbuila zuriak botatzen zituen tren-makinak, kotoia bezain trinkoak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 75. orr.
Goiz erdian, ordea, hodei beltz trinko batzuk sartu ziren iparretik. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 61. orr.
Zeruan lainoak zeuden, zuritasun erabat garbikoak eta oso trinkoak, eguzkia zapuzteko gauza zirenak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 83. orr.
Kea, galipota bezain trinkoa, bosgarren pisuko leihotik irteten zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 349. orr.
Ingeniaritza militarraren ale ederra zen, gurpil trinkoen gainean mugitzen zen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 369. orr.
Hori esaten zuen bitartean, zilar iledun gizonak urre trinkozko erlojua atera zuen poltsikotik. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 154. orr.
Sestaoko Bizkaiko Altzairutegi Trinkoan kobalto-60 gai erradioaktiboaz kutsatutako txatarra atzeman zuten joan den astean. Berria - Euskal Herria 2004-02-13
Boterea deitzen dugun ore trinko horren adar guztiak zituen, beraz, kontra eta atzetik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 249. orr.
Orain espresso trinko bat behar nuke, baina hemengo kafearekin etsi beharko dut. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 312. orr.
Oso trinkoa zirudien, oso sendoa. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 87. orr.
Orain ez bezala, oso talde trinkoa osatzen zuten, ikuspegi, balio eta erreferentzia beretsuei atxikita. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 146. orr.
Multzo trinkoan egin dute ibilaldi guztia. Berria - Ekonomia 2006-03-22
Euskal Herrian dagoen asoziazionismo-mailak harreman-sare trinkoa osatu du gizartean. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 37. orr.
Dena dago beterik, existentzia nonahi, trinkoa eta astuna eta goxoa. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 175. orr.
Haurrak segur ziren begi-bistan zeukaten buhame saldoak ez zuela arras segitzen giristinotasun trinkoaren ildoa. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 13. orr.
Haritzak lurrean zainak dituela, lurreko indar trinkoenak bereganatzen baititu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 501. orr.
Mundu itxi horretan trinkoagoa ematen du denborak, lodiagoa. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 47. orr.
Gero eta iluntasun trinkoagoan egin zuten aurrera. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 88. orr.
Ilunpe trinkoen orduetan, lauretan jaikitzen ziren eta gosaldu gabe, hegiak agerian zeuzkan kamioira igotzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 222. orr.
Liskarraren ondotik halako isiltasun trinkoa zabaldu zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 137. orr.
Geltokian dagoen usain trinkoa saretzen ari dela ematen du. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 14. orr.
Hotz eta zehatz gertatzeko asmo trinkoa nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 280. orr.
Mikroskopioaren gainean arnasari eusten dion Pasteurrengan, presentzia trinko bat dago. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 88. orr.
Epaile baten begitarte trinkoarekin aztertzen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 225. orr.
Bestalde, moral kode oso trinkoa izan dut. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 394. orr.
Assicurazioni Generali utzi eta handik bi astera ordutegi trinkoarekiko lan bat, alegia eguerdiko ordu bi eta erdietan bukatzen zena, aurkitu zuen. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 74. orr.
Norbera testu trinkoak exigitzen duen arreta emateko prest egotea dela baldintza bakarra. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 17. orr.
Ez zuen Faulkner irakurtzen trinkoegia zelako; ez zuen Hemingway irakurtzen mehegia zelako. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 28. orr.
Pertsona baten barne hegaldi bat da, nortasunak dituen alor guztien gainbegiratze bat [...] La Rochefoucauldena esango litzatekeen estilo trinko eta soildu batean. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 12. orr.
Orain arte agertu ditudanen mami zientifikoa trinkoa baldin bazen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 116. orr.
Bere baitako beste itzalen batena iruditzen baitzitzaion idazkera trinko sentikor hura. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 61. orr.
Mariasun Landa ahots literarioen magia eta sekretuen ikerle nekaezina da, eta hitzen ekonomialaria: lan laburrak eta trinkoak gustatzen zaizkio, kentzea du obsesio. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 68. orr.
Kanutoak erretzen zituzten edo rock musika entzuten zuten, herrikide herbalak larderiatzen nahiz pleguan ezartzen, edo Maika bezala, ideologia aldetik epel zirautenei prediku trinko eskaintzen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 22. orr.
Ikasle batzuek horrenbesteko trebezia hartzen dute txuletarik trinkoenak, kontzentratuenak egiten, non labur-zurrean bildu beharrak berak bultzatzen baititu eskemaren funtsari antzematera, eta hartara gaia goitik behera menderatzera iristen dira. «Kuskue tanden», 2004 - 70. orr.
Etengabe eta trinko zirauen elur-jasak eta zeharo zuri zegoen ontzigaina. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 146. orr.
Atetik lurrin heze, gozo, garestia zetorren eta trinko hedatzen zen kale urdin bizian zehar. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 382. orr.
Horrela atzeman zuten poliziek, oihal zarpaila ahurrean trinko eta erratza aldamenean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 101. orr.
Oso trinko eusten dio, zaila da zura zartatzea eta printzatzea. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.
Minutu gutxiren buruan, Um Hamida lo trinko geratu zen eta bere zurrunga zaratatsuez bete zuen gela. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 255. orr.
Esnatu nintzenean bost t'erdiak paseak ziren, baina trinko esnatu nintzen. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 160. orr.
Trinkoen hitanoak sortu zituen buruhausterik handienak. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 187. orr.
1977an egin zen beste urrats esanguratsu bat: batasunerako aditz trinkoak aurkeztu ziren (egon, joan, etorri, jarraitu, etzan, ekarri, eduki...). Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 172. orr.
Asko jostatzen naiz, adibidez, aditz trinkoekin. Aditz trinkoak noiznahi erabiltzen ditu, Iparraldean egiten ohi ez den bezala. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 302. orr.
Aditz trinko eta erranmolde arraro horiek gabe ere ez ote zen berdin ederra izanen? Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 151. orr.
Arantxak hogeita hamabi urte bete zituen egunean, Zen ikastaro trinko horretarako matrikula ordaindu zion. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 187. orr.
Gizarajoak mundologia ikastaro trinkoa egin du bidaia honetan zehar. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 328. orr.
Errusierazko ikastaro trinkoa. Berria - Gaiak 2004-03-31
Uda osoa eman nuen irakurketan, literatura unibertsaleko ikastaro trinko bat egin banu bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 80. orr.
Big City-n urtero egiten zen goi mailako ikastaro trinko haren eragile eta zuzendari nagusia. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 18. orr.
Ikastaro trinkoak eginarazi zizkien han. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 263. orr.
1994an sortua, urtero eskola eta ikastaro trinkoak antolatzen ditu komunikazio alternatiboaren inguruan. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 77. orr.
· Udan, berriz, hiru asteko saio trinkoak egiten ditugu. Berria - Euskal Herria 2004-09-11
Gutuna trinko-trinkoa zen: atzeratu behar izan ziren hiru operazio aipatzen zitian, lanaldi galduak, kintalka argazki-xafla errefusatuak, adituen txosten bat eta ez dakit nongo Auzitegiko tirabira nazioarteko bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 272. orr.
Trinko-trinkoa zen kiratsa; eta epela. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 24. orr.
Arratsalde hartan lainoa trinko-trinkoa eta itogarria zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 401. orr.
Han hormak metro erdi lodi ziren, atea trinko-trinko eta kanpotik zaindua, leihatila barraz hornitua. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 178. orr.
Trinko-trinko zeuden, kondentsatzeko zorian. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 143. orr.
Horrelako egunetan harea trinko-trinko egoten da, eta arropetan itsatsi egiten da zilipurdika eginez gero. «Bizia lo», 2003 - 92. orr.
bezain trinko (5); hodei trinko (7); ikastaro trinko (10); ikastaro trinko bat (5); iluntasun trinko (4); isiltasun trinko (3); ke hodei trinko (3); laino trinko (5); lo trinko (11); lo trinko geratu (5); lo trinko zegoela (3); multzo trinko (3)
trinko geratu zen (5); trinko trinko (4); trinko trinkoa (4); trinko zegoela (3)
ikastaro trinkoak (9); oso trinkoak (3); trinkoak izan arren (3)
urre trinkozko (4)