Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trebeskatu, trebeska, trebeskatzen (25 agerraldi, 4 liburu eta 13 artikulutan) du ad zeharkatu. ik trebesatu; trabeskatu.

Mendozatik Xilerat buruz joan gira, 80 kilometra egun baten gostuz eginez, Andesetako Mendikatea trebeskatuz.  Herria   2005-06-02

Moissac-etik jo aitzina oraino aste batez, Gers departamenduan gaindi, eguzki-lore eremu zabalak trebeskatuz, Lectoure, Condom, Eauze, Landesetako Aire sur l'Adour, hemen aldiz armañakaren lurraldea, helduz Biarnoko Arzacq herrirat.  Herria   2004-10-07

Patagonia muturretik, Australiako bush hartan barna, Tizi Ouzouko eremu gorriak trebeskatuz, Mongoliako estepetaraino, ahantzi gabe Bardeak eta Saharako Peulen bideak, guztiak ama ezeztatuen haurrak ginen, arrotz izatearen bildots eraldatuak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 210. orr.

Ikusiz Errobiko urek laborantza guneak trebeskatzen dituztela, ez dea harrigarri hain nitrato guti izan dezaten?  Herria   2001-07-26

Plan horren ideia nagusia hauxe da: herria trebeskatzen duen errepidea, Ametzondoko zolatik eta Herriko Etxea iragan arte, egiazko hiribarne bat bilaka dadin.  Herria   2003-07-17

Bi sunpur hertsiz osatu zubitik trebeskatu zuen ibaia.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 18. orr.

Rochechouart etorbide zabala trebeskatu nuela, [...].  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 162. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus