Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nik Nafarroara nahi nuen, eta Nafarroara egiteko ugaldea trabeskatu behar nuen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 178. orr.
Nik igerika trabeskatu nuen Ihuri ibaia, Maitiaren zuberotarren gezien artean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 208. orr.
Gure aitzinetik, biek karrika trabesatu zuten eta bestaldeko ate batetik norabait sartzen ikusi nituen. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 103. orr.
"Kasu egin behar diat bideko seinalei, Burlata trabeskatu aitzin, eskuin egiten baita. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 36. orr.
Eguzki berriaren lehen printzek nabe altuko beiradurak horizontalki trabeskatzen zituzten. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 196. orr.
Sarraskiaren iduri negargarri hura burmuinetan iltzaturik geratu baitzitzaidan: gizonak tirokaturik edo geziz trabeskaturik eta odolusturik, haurrak sastaturik, emaztekiak lohiturik... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 572. orr.
Gizakiekin ere gertatu izan da arrain hezurra zintzurrean trabeskatu eta kirofanora eraman beharra izatea. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 38. orr.
Bigarrenean ere lehengo berak ageri ziren; pilatuta oraingoan, elurrez estaliak, eskiak eta eskumakilak mikado-jokaldi nahaspilatu batean trabeskatuak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 216. orr.