Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Irakurri al duzu ama gutxi ikusten duten umeek ze trauma izaten dituzten gerora? Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 54. orr.
Haurtzaroko traumak. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 91. orr.
Bost urte zituela trauma ikaragarria jasan zuen, bere aita hil baitzuten meskitan errezoan ari zela. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 7. orr.
Lehen kolpea, lehen trauma jasanezina, sarri askotan gertatzen den bezala, jaunartzean jaso zuen. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 168. orr.
Trauma sortzeko, bizia arrisku larrian ikusi edo izu handia sentitu behar izan du torturatuak. Berria - Harian 2005-08-18
Bata guardia zibil baten emaztea, bestea torturaren traumatik osatzen ari den euskalduna. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 14. orr.
Nabari zen gaixo burasoak holako izialdurarekin isilik egoiteko, trauma biziki bortitz batek joak zirela, hori zioten jendeek. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 160. orr.
Trauma haiek bilatu, berriro bizi eta analizatu behar zirela. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 129. orr.
Gure lagunak ezin izan zuen esperientzia haren ondoriozko trauma gainditu. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 46. orr.
Gerra garaiko sindromeaz hasiko lirakete, edo trauma osteko shockei buruz. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 18. orr.
Trauma ondoko estresaren zantzuak: insomnioa edo logurarik eza, amesgaiztoak, fobia, antsietatea... Berria - Euskal Herria 2006-03-10
Kolonialismoaren trauma dugu oraindik etorkinek. Berria - Euskal Herria 2006-05-10
Den-denek onartu zuten begi-bistakoa zena, eta azkenean trauma handirik gabe burutu zen publifikazio prozesua. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 148. orr.
Laissez-fairearen sorkuntza trauma bat izan zen gizaki zibilizatuak bere buruaz zuen ikuspegiarentzako. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 78. orr.
Hori orain dela urtebete baino gehiago zegoen planteatuta IUren zuzendaritzan; [...] pozik gaude prozesu hori gainditu dugulako, trauma edo hausturarik gabe. Berria - Euskal Herria 2004-07-18
Lagun batek irribarrez kontatzen dit oraino ere Andu Lertxundiren liburu bakoitzak, irten berritan, sortarazten zion trauma, kezka beltza. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 92. orr.
Doktore bat etorri zen, goragalerik ba ote nuen galdetu zidana, burezurreko traumaren sintoma baita hori, gerora ere agertu eta beste mundura bidaltzen ahal ninduena txotxongilo ahul bat bezala. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 118. orr.
Katemeak, bada, eraso, jazarri, harrapatu eta sudurra harramazkatu zion: trauma gogorra utzia zion hark txakurrari betiko. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 68. orr.