Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

traumatismo 1 iz kanpo eragile batek, kolpe batek bereziki, eraginiko lesioa.

Buruan traumatismo larria zuen hildakoak, Nafarroako Ospitaleko iturrien arabera.  Berria - Euskal Herria   2004-08-13

Gorputz osoan jasotako kolpeen eraginez buruko eta aurpegiko traumatismoak eta zauri ugari egin zizkioten.  Berria - Euskal Herria   2006-04-19

Errepide istripuen ondoriozko traumatismoak.  Berria - Gaiak   2004-04-08

Azpeitiarrak traumatismoa du ezker aldeko toraxean, eta biriketako ubeldura.  Berria - Kirola   2004-10-27

Traumatismoa du buruan eta kolpe handia saihetsetan.  Berria - Ekonomia   2004-01-15

Traumatismo gaitzak ukanen zituen, arras bizirik jalgitzen baldin bazen bederen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 54. orr.

Kasu horretan era askotako traumatismoak, burezurreko traumatismoak, konortea galtzea gerta daiteke.  Berria - Euskal Herria   2004-08-27

2 (hitz elkartuetan)

44 urteko langileak, Amurriokoak, traumatismoa du buruan eta kolpe handia saihetsetan.  Berria - Ekonomia   2004-01-15

3 trauma, zirrara bortitza.

Horren ondorioz, Japoniak ez zuen pairatu ez subiranotasun alienatu baten traumatismoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus