Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Garrantzizkoena da mutilak, dopaguneari esker, topagune horretan, komuneko komunitate horretan, gure jende-aurreko gixonkeriak eta takarkeria tristeak pixkaterako ahantziz, bestelako tratabide bat, gozotasun bat, konfiantzan hitz egiteko era bat asmatzen ari garela geure artean. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 28. orr.
Egun batez, berak tratabiderako uzten zidan zirrikitua handitu egin zela sentitu nuen, eta "zer moduz, Virginia?", esan nion, bere izena ebakiz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 144. orr.
Gure ama oso lotua zegoen Paolari eta, Paolak gazte horrekiko tratabidea izan baino lehen, biak elkarrekin batera eta bestera ibiltzen ziren hirian barrena denbora luzean. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 83. orr.
Tratabidea zeukan hoteleko sukaldean gozogile izandako neska frantses batekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 254. orr.
Berorrek agindu bezala, uko egin diet haren gutunei eta tratabidea debekatu. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 75. orr.
Usteetan sendo, leun-leuna gertatzen da, aldiz, hitz eta tratabidean. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 84. orr.
Susmoa dut atsegin zuela tratabidea. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 20. orr.
Ordurako bazekien dirua erabiltzen eta neurtzen, eta baita jendearen tratabidea bizi zen garaira egokitzen ere. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 31. orr.
Virginia, ezkontzera zihoan, eta bere jarrera txeratsuak bukaera ematen zion gu bion arteko harreman xeheari; ez zen, inola ere, tratabide estuago baten lehen pausoa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 167. orr.
Eta orduan esan zidan elkarren lehengusu zirela, bien amak ahizpak, ordura arte aitarekin tratubide handirik izan ez bazuen ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 146. orr.
Maitasun tratabide baten bukaera ona? Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 47. orr.
Beste batek, ziur aski, sua itzaliko zuen, edo auskalo zer asmatzen hasiko zen [termometroa] 100°raino igoarazteko, tratabide-oharrak zekarrenez. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 214. orr.